La Intrusa: Este himno llevará la palabra euforia
- https://dantzan.eus/agenda/2026-11-05_la-intrusa-este-himno-llevara-la-palabra-euforia-flashforward
- La Intrusa: Este himno llevará la palabra euforia
- 2026-11-05T19:00:00+01:00
- 2026-11-05T20:30:00+01:00
2026/11/05 19:00-20:30
Bilbo, Azkuna Zentroa
*Dantzaldia 2026 jaialdiaren barruan.
Zazpi artista eszenan, gorputzak, emozioak eta sinboloak mugimenduan jartzen dituen partitura kolektibo baten inguruan. La Intrusaren Este himno llevará la palabra euforia lanak bizi-bulkadari egiten dio gorazarre, eta elkarrekin eusteko eta aurrera egiteko modu bat aldarrikatzen du. Ereserki bat da, baina ez da abesteko sortu: gorputzen eta ahotsen bidez eraikitzen den indar kolektiboaren adierazpena da. Konpainiaren ibilbideko hiru hamarkadak ospatzeko sortua, iraganari begiratu baino gehiago, oraindik mugiarazten gaituen horri erreparatzen dio.
Virginia Garcíak eta Damián Muñozek zuzendutako piezak garaipenaren eta porrotaren arteko mugak lausotzen ditu, eldarnioa, umorea, nekea eta askatasuna nahastuz. Ez du euforia zoriontasun huts edo baikortasun inozo gisa ulertzen, aurrera egiteko bulkada gisa baizik; desioen eta ametsen porrotaren gainetik ere bizitzeko eta sortzen jarraitzeko erabaki gisa. Zazpi interpreteren presentzia fisikoaren bidez, Este himno llevará la palabra euforia lanak ospakizun bihurtzen du erresistentzia, eta gogorarazten du ereserkiak ez direla bakarka abesten.
Fitxa artistikoa:
-
Konpainia: La Intrusa
-
Zuzendaritza: Virginia García eta Damián Muñoz
-
Dramaturgia: Virginia García
-
Sorkuntza eta interpretazioa: Carmen Fumero, Alexis Fernández, Ximena Carnevale, Rosa Grui, Iván Montero, Virginia García eta Damián Muñoz
-
Musika: Jesús Díaz, Enric Montefusco eta Damián Muñoz
-
Testua: Riki Black eta La Intrusa
-
Argiztapena, espazio eszenikoa eta jantziak: La Intrusa