La Veronal: Firmamento

  • La Veronal: Firmamento
  • 2026-10-16T19:30:00+02:00
  • 2026-10-16T21:00:00+02:00
  • *Bi saio: 19:30ean eta 20:45ean. Zer gertatzen da haurtzaroko ametsen eta helduen munduaren artean? Marcos Morauk zuzentzen duen La Veronal konpainiak bidaia irudimentsu bat proposatzen du Firmamento lanean, nerabezaroaren misterioan, haztearen zailtasunean eta irudimenaren ahalmen mugagabean murgiltzeko. Dantza, antzerkia eta zinema uztartuz, eszenatokia etengabe eraldatzen den unibertso batean bilakatzen da: labirinto batean, non errealitatea eta fantasia nahasten diren, eta pertsonaiek bestelako munduak eta bizitzeko modu berriak arakatzeko aukera duten. Haurtzaroa atzean utzi eta heldutasunera igarotzeko une horretan, dena dago oraindik aurkitzeke, eta etorkizunak infiniturainoko aukerak zabaltzen ditu. Firmamento gazteei egindako keinua da, baina baita helduentzako gonbidapena ere: garai batean izan ginen haur hari begiratu, galdutako ametsekin adiskidetu eta munduari harriduraz begiratzen berriro ikasteko. Izan ere, izarren argia bezain beharrezkoa da inguratzen gaituen iluntasuna, biek laguntzen baitigute gure lekua aurkitzen unibertso zabal honetan.
La Veronal: Firmamento
Noiz

2026/10/16 19:30-21:00

Non

Gasteiz, LekuaFélix Petite Antzokia

*Bi saio: 19:30ean eta 20:45ean.

Zer gertatzen da haurtzaroko ametsen eta helduen munduaren artean? Marcos Morauk zuzentzen duen La Veronal konpainiak bidaia irudimentsu bat proposatzen du Firmamento lanean, nerabezaroaren misterioan, haztearen zailtasunean eta irudimenaren ahalmen mugagabean murgiltzeko.

Dantza, antzerkia eta zinema uztartuz, eszenatokia etengabe eraldatzen den unibertso batean bilakatzen da: labirinto batean, non errealitatea eta fantasia nahasten diren, eta pertsonaiek bestelako munduak eta bizitzeko modu berriak arakatzeko aukera duten. Haurtzaroa atzean utzi eta heldutasunera igarotzeko une horretan, dena dago oraindik aurkitzeke, eta etorkizunak infiniturainoko aukerak zabaltzen ditu.

Firmamento gazteei egindako keinua da, baina baita helduentzako gonbidapena ere: garai batean izan ginen haur hari begiratu, galdutako ametsekin adiskidetu eta munduari harriduraz begiratzen berriro ikasteko. Izan ere, izarren argia bezain beharrezkoa da inguratzen gaituen iluntasuna, biek laguntzen baitigute gure lekua aurkitzen unibertso zabal honetan.