Dantza Zoroan 2026: Júpiter+Jaguar + The falling man + Hau zulo hontan + DZ
- https://dantzan.eus/agenda/2026-08-15_dantza-zoroan-2026-nakama-a-ojo-todo-este-ruido
- Dantza Zoroan 2026: Júpiter+Jaguar + The falling man + Hau zulo hontan + DZ
- 2026-08-15T20:00:00+02:00
- 2026-08-15T21:00:00+02:00
- Dantza Zoroan espazio ireki eta ez-ohikoetako dantza-jaialdi ibiltaria da. Udako edizioa Harresietako Jaialdiaren barrenean egiten da, abuztuko larunbatetan. Eyas Dance Projecte: Júpiter + Jaguar Jupiter + Jaguar ankerkeriaren, sentsualitatearen eta jokoaren arteko sinergia bat da, askatasun- eta lasaitze-bidaia bat. Ikuskizuna esperientzia indartsua da, atsegina eta epikureoa, dantza dariona, gorputzen idazkera bertutetsuz eta kolorez betea, supiztailea eta elektrizatzailea, mundu basatiei egindako keinuz josia eta sedukzioz zipriztindua. Wonderground: The falling man The Falling Man (Erortzen ari den gizona) erorketa fisikoaren, galera emozionalaren eta memoria kolektiboaren arteko lotura aztertzen duen dantza akrobatikoko solo bat da. Zer dago erorketa baten eta giza-izpirituan hainbeste toki hartzen duen galera baten artean? Gaur egun, depresioan erortzen gara, eta baita adikzioetan ere. Fisikoki, ordea, erortzea da keinurik dotoreenetako bat: gorputza espazioan zabaltzea; porrota baino gehiago dantza magistrala dirudien pisua entregatze bat. Hortik sortu da Franz Heinrich Biberren Sonata misteriotsuekin elkarrizketan jartzen den koreografia hau, non mugimendua suspentsioaren eta desorekaren, indarraren eta hauskortasunaren, errendizioaren eta errebelazioaren arteko joan-etorrian dabilen. Aimar Odriozola: Hau zulo honetan Hau proposamenean dantza eta antzerkia kalearekin uztartzen dira. Lau interpretek beren gorputza, ahotsa eta mugimendua espaziora egokitu eta harekin harremanean jarriko dute, zalantzan jartzeko harreman sozialak, indibidualtasuna, arteak gaur egun tresna gisa dituen potentzialitateak… Danae + Dionysios: Uncia Gauaren itzala. Hortzak iluntasunean. Isilik, isilik, lurrera erortzen naiz ardi urdinaren atzetik nabilela mendian behera”. UNCIAk metamorfosi hitza eta forma aldatzen duen izaki baten irudia ditu inspirazio-iturri. Elurretako lehoinabarraren ezaugarrien ikerketa, hura bizi den lekuetako atmosfera hotza, haren bitxitasuna eta ia ikusezina izatea bihurtu ziren obraren tresna nagusiak. DZ parkour-taldea DZ parkour-taldea jaialdiaren funtsezko parte da. Nafarroako gazteek osatzen duten talde hau arduratzen da jardunaldi bakoitza ireki eta ixteaz, eta jendea kokaleku batetik bestera gidatzeaz, bizi-indar gazte eta alaiz. Jaialdiaren hasieratik daude bertan, eta DDM jaialdi paregabea bihurtzen dute egitura aldetik. Parkourrak hain bereak dituen balioak, hala nola laguntasuna, konfiantza, esperimentazioa, lehiarik eza eta babesa, jaialdiaren beraren filosofiaren adierazle dira. Honako hauek osatzen dute DZ Parkour Taldea: Ander San Martín, Eneko Quel, Marcos Quel, Lucas Torres, Alba Duarte eta Isaak Duarte.
Argazkia: The Concept, Nakama
2026/08/15 20:00-21:00
Iruñea, Zaldi Zuria
Dantza Zoroan espazio ireki eta ez-ohikoetako dantza-jaialdi ibiltaria da. Udako edizioa Harresietako Jaialdiaren barrenean egiten da, abuztuko larunbatetan.
- Eyas Dance Projecte: Júpiter + Jaguar
Jupiter + Jaguar ankerkeriaren, sentsualitatearen eta jokoaren arteko sinergia bat da, askatasun- eta lasaitze-bidaia bat. Ikuskizuna esperientzia indartsua da, atsegina eta epikureoa, dantza dariona, gorputzen idazkera bertutetsuz eta kolorez betea, supiztailea eta elektrizatzailea, mundu basatiei egindako keinuz josia eta sedukzioz zipriztindua.
- Wonderground: The falling man
The Falling Man (Erortzen ari den gizona) erorketa fisikoaren, galera emozionalaren eta memoria kolektiboaren arteko lotura aztertzen duen dantza akrobatikoko solo bat da. Zer dago erorketa baten eta giza-izpirituan hainbeste toki hartzen duen galera baten artean? Gaur egun, depresioan erortzen gara, eta baita adikzioetan ere. Fisikoki, ordea, erortzea da keinurik dotoreenetako bat: gorputza espazioan zabaltzea; porrota baino gehiago dantza magistrala dirudien pisua entregatze bat. Hortik sortu da Franz Heinrich Biberren Sonata misteriotsuekin elkarrizketan jartzen den koreografia hau, non mugimendua suspentsioaren eta desorekaren, indarraren eta hauskortasunaren, errendizioaren eta errebelazioaren arteko joan-etorrian dabilen.
- Aimar Odriozola: Hau zulo honetan
Hau proposamenean dantza eta antzerkia kalearekin uztartzen dira. Lau interpretek beren gorputza, ahotsa eta mugimendua espaziora egokitu eta harekin harremanean jarriko dute, zalantzan jartzeko harreman sozialak, indibidualtasuna, arteak gaur egun tresna gisa dituen potentzialitateak…
- Danae + Dionysios: Uncia
Gauaren itzala. Hortzak iluntasunean. Isilik, isilik, lurrera erortzen naiz ardi urdinaren atzetik nabilela mendian behera”.
UNCIAk metamorfosi hitza eta forma aldatzen duen izaki baten irudia ditu inspirazio-iturri. Elurretako lehoinabarraren ezaugarrien ikerketa, hura bizi den lekuetako atmosfera hotza, haren bitxitasuna eta ia ikusezina izatea bihurtu ziren obraren tresna nagusiak.
- DZ parkour-taldea
DZ parkour-taldea jaialdiaren funtsezko parte da.
Nafarroako gazteek osatzen duten talde hau arduratzen da jardunaldi bakoitza ireki eta ixteaz, eta jendea kokaleku batetik bestera gidatzeaz, bizi-indar gazte eta alaiz.
Jaialdiaren hasieratik daude bertan, eta DDM jaialdi paregabea bihurtzen dute egitura aldetik.
Parkourrak hain bereak dituen balioak, hala nola laguntasuna, konfiantza, esperimentazioa, lehiarik eza eta babesa, jaialdiaren beraren filosofiaren adierazle dira.
Honako hauek osatzen dute DZ Parkour Taldea: Ander San Martín, Eneko Quel, Marcos Quel, Lucas Torres, Alba Duarte eta Isaak Duarte.