Arai danza: Miradas cruzadas

  • Arai danza: Miradas cruzadas
  • 2026-01-24T19:00:00+01:00
  • 2026-01-24T23:59:59+01:00
  • Dantza inklusiboko ikuskizuna.Berdinak al gara denok? Dibertsitatea, begirada gurutzatuak, aldeak. Nola ikusten nauzu?, Nola ikusten zaitut nik? Ezjakintasuna, jakin-mina, arbuioa, samurtasuna, mesfidantza, enpatia... Desgaitasun intelektuala duten 18 dantzarik osatzen dute Arai Danza. Bere azken lana Miradas Cruzadas, 20 urtez taldekideen gaitasun, frustrazio, lorpen, muga eta irrika desberdinak ezagutu ondoren sortutako ikuskizuna. Mundua nola sentitzen eta ikusten duten eta nola begiratzen dieten ikusarazteko lana. Dantzaren bidez munduari buruz duen ikuspegia azalduko digute.Lehen eskutik talde kideek kontatutako lekukotzen gainean osatu da lanaren gidoia: inprobisaziotik abiatzen diren mugimenduak, talde kideen gorputz eta ezaugarrietara egokitutako koreografiak. Bi koreografo dantzari lanetan integratuko dira, eta familiekin lankidetzan aritzen dira, gai delikatu eta konplexua delako.   Fitxa artistikoa: Artistak: Irene Aguirreurreta, Ariane Bustinza, Uxia Feijóo, Irune de la Morena, Nerea Fernández de Retana, Nerea Urrutia, Aitziber Perea, Izaro Martínez, Maider Alonso, Jon Abad, Laura Cid, Paula Samaniego, Lorena García de Vicuña, Víctor Arillaga, Willi Reguero, Uxue Olano, Ainhoa Gago eta Arantxa Gago. Konpainia: Arai danza Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Ainhoa Gago eta Arantxa Gago. Argiztapena: Urtzi Ibáñez de Opakua Jantziak: Yolanda Urkiza
Arai danza: Miradas cruzadas
Noiz

2026/01/24 18:00

Non

Amurrio, Amurrio Antzokia

Dantza inklusiboko ikuskizuna.Berdinak al gara denok? Dibertsitatea, begirada gurutzatuak, aldeak. Nola ikusten nauzu?, Nola ikusten zaitut nik? Ezjakintasuna, jakin-mina, arbuioa, samurtasuna, mesfidantza, enpatia... Desgaitasun intelektuala duten 18 dantzarik osatzen dute Arai Danza. Bere azken lana Miradas Cruzadas, 20 urtez taldekideen gaitasun, frustrazio, lorpen, muga eta irrika desberdinak ezagutu ondoren sortutako ikuskizuna.

Mundua nola sentitzen eta ikusten duten eta nola begiratzen dieten ikusarazteko lana. Dantzaren bidez munduari buruz duen ikuspegia azalduko digute.Lehen eskutik talde kideek kontatutako lekukotzen gainean osatu da lanaren gidoia: inprobisaziotik abiatzen diren mugimenduak, talde kideen gorputz eta ezaugarrietara egokitutako koreografiak. Bi koreografo dantzari lanetan integratuko dira, eta familiekin lankidetzan aritzen dira, gai delikatu eta konplexua delako.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Irene Aguirreurreta, Ariane Bustinza, Uxia Feijóo, Irune de la Morena, Nerea Fernández de Retana, Nerea Urrutia, Aitziber Perea, Izaro Martínez, Maider Alonso, Jon Abad, Laura Cid, Paula Samaniego, Lorena García de Vicuña, Víctor Arillaga, Willi Reguero, Uxue Olano, Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Konpainia: Arai danza
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Argiztapena: Urtzi Ibáñez de Opakua
  • Jantziak: Yolanda Urkiza