Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Bilaka + Daniel San Pedro: Bezperan

Dokumentuaren akzioak

Bilaka + Daniel San Pedro: Bezperan

Noiz 2025/09/14
19:00
Non Miarritze, Kasinoko antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Bezperan neguko arratsalde batean beila batekin hasten da. Antzinako tradizio bati jarraituz, erleak dira heriotza baten berri jasotzen lehenak, lasai gera daitezen, joan ez daitezen eta eztia ekoizten jarrai dezaten. Negua hil da, lurra esnatzeko ordua da, lurrari erregutzeko ordua. Euskal Herrian, jainko-jainkosak ez daude zeruan, lur azpian baizik. Izerdia gora doa, eta naturari bizia ematen dio. Zainetan barrena lasterka doan eta lur desiratu hau gainezkatzen duen odol bizia. Bizi, maitatu eta dantza egin behar da urtaro berria ospatzeko. Natura Euskal Herriaren ariman dago. Euskal arte, kantu, musika, poesia eta dantza molde guztien inspirazio iturria da. Sinesmen, kondaira eta tradizioen oinarria da. Lurraren, pertsonen eta espirituen arteko lotura estua ehuntzen du.

Baionan finkatua, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalaren luzapen garaikidean lan egiten duen artista kolektiboa da Bilaka. Oraingo honetan, Daniel San Pedrorekin, piezaren zuzendariarekin, aritu da lankidetzan, eta sentsibilitate artistiko bera dute biek.

  • Jatorrizko Ideia: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Xabi Etcheverry, Daniel San Pedro
  • Zuzendaritza Artistikoa: Daniel San Pedro
  • Dantzariak: Izar Aizpuru, Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Ioar Labat, Maialen Marriezkurrena Artola, Aimar Odriozola
  • Musikariak: Patxi Amulet, Xabi Etcheverry, Stéphane Garin, Paxkal Irigoyen

 

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930