Dokumentuaren akzioak
Maskaradak 2025
Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.
Maskaradak 2025 Egutegia
- Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
- Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
- Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
- Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
- Otsailak 9, igandea: Ligi
- Otsailak 15, larunbata: Pagola
- Otsailak 23, igandea: Atharratze
- Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
- Martxoak 9, igandea: Idauze
- Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
- Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
- Martxoak 30, igandea: Altzai
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Dokumentuaren akzioak