Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda André Braga & Claudia Figuereido: Feedback

Dokumentuaren akzioak

André Braga & Claudia Figuereido: Feedback

Noiz 2024/11/30
19:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

* 2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne. 

"'Gorputza organismo batera murrizten ez den potentzia bihurtzea, pentsamendua kontzientziara murrizten ez den potentzia bihurtzea'. Lelo hori etengabe ekartzen dugu gogora.

Zentzumenen eta arrazionaltasunaren arteko oreka berriak finkatuz, hauek dira sakondu nahi ditugun lan-ildoak: arrazoi sentikorraren, gorputz pentsalariaren eta beste argitasun forma batzuen bilaketa. Sentikortasunaren gramatika berriak bilatzen ari gara, “gorputzen adimen basatia”, antzinako memoriak eta memoria ezezagunak islatuko dituen lehorreko gorputza.

Feedback-en, grabatutako eta zuzenean manipulatutako soinua aukeratu dugu xehetasun berriak ikertzeko. Eszenatokian bizi den guztiaren oinarria André Braga eta João Sardanas, Favela Disco-ko eta Conejo Radiactivo-ko musikariaren arteko elkarrizketa da. Barrualdearen eta kanpoaldearen arteko jolasa sustatzen duen elementu ikusezina da, ezer gabeko espazioak diseinatzen ditu errainetaraino iristeko... Sinestezina da mikrofono batekin bisitatzea lortzen den leku aniztasuna.

Soinu jakin batek sortu ditzakeen sotiltasuna eta sakontasuna, ikusezintasunaren irudi aliatuak sortzeko daukan indar plastikoa, materia benetan magiko bihurtzen da. Aparta da leku ezezagunetara eramateko eta geure burua zabaldu eta barrutik bilatzeko daukan gaitasuna."

Fitxa artistiko eta teknikoa:

  • Zuzendaritza artistikoa: André Braga eta Cláudia Figueiredo
  • Interpretazioa: André Braga eta João Sarnadas (zuzeneko soinua)
  • Argi diseinua: Cárin Geada
  • Testua: erauzkinetatik abiatutako konposizio librea (Herberto Helder, Rui Nunes, Marguerite Yourcenar, Davi Kopenawa, Walter Benjamin, Francis Ponge, Antonin Artaud)
  • Ekoizpen zuzendaritza: Ana Carvalhosa
  • Koordinazio teknikoa: Pedro Coutinho
  • Argi errejidorea: Cárin Geada edo Felipe Silva
  • Ekoizpena: Cláudia Santos
  • Komunikazioa: Sara Jorge
  • Eskerrak: Vera Mantero, Alejandro Ahmed, Inês Castanheira, Daniela Cruz
  • Ekoizpen kideak: CRL - Central Elétrica, Teatro Municipal do Porto / DDD – Festival Dias da Dança, Teatro das Figuras, Teatro Académico Gil Vicente
  • Sormen egonaldiak: Mindelact (Cabo Verde), 23 Milhas - Fábrica das Ideias

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930