Dokumentuaren akzioak
Lucia Lakarra: Lost Letters
Historiako gerra guztietan, gudu-frontean eskuz idatzi eta etxean kezkaz beteta erantzundako gutunak ezinbesteko konexioa izan dira soldaduen eta haien familia eta gertukoen artean. Baina, zer gertatuko zatekeen gutun horietako bat galdu izan balitz? Frank Bracey Lehen Mundu Gerrako artillariak emazte Wini idatzitako gutun batean oinarrituta, Lost Lettersek irudikatzen du nola aldatuko zatekeen emakume horren patua senar maiteak bidalitako gutuna inoiz jaso izan ez balu. Egiazko istorio bat hartuta, Lost Lettersek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu.
Zenbait gerratan idatzitako maitasunezko gutunetan oinarrituta dago Lost Letters balleta, bai eta Smithsonian National Postal Museumek Gerra Handiaren mendeurrena dela eta antolatutako War Letters: Lost and Found erakusketan ere. Gainera, Lost Lettersen erabateko estreinaldia izango da Arriaga Antzokikoa, eta mugarri bat ezarriko du, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen hasiera izango baita.
Arriaga Antzokiarekin, Kursaal Eszenarekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin koprodukzioan sortutako ikuskizuna da Lost Letters, eta Madrilgo Teatros del Canal du laguntzaile.
- Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucía Lacarra eta Matthew Golding
- Koreografoa: Matthew Golding
- Koreografoaren laguntzailea: Gianluca Battaglia
- Artistak: Lucia Lacarra, Matthew Golding eta Lucía Lacarra Ballet
- Musika: Serguéi Rachmaninov eta Max Richter
- Jantziak: Lucía Lacarra eta Gianluca Battaglia
- Filmaren zuzendaritza: Matthew Golding eta Ekain Albite
- Laguntzailea: Teatros del Canal
- Koproduktoreak: Arriaga Antzokia, Kursaal Eszena, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia
- Kolaboratzailea: Teatros del Canal
Dokumentuaren akzioak