Dokumentuaren akzioak
Aukeran: Migratzaileak
Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
- Koreografia garaikideak: Iker Karrera
- Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
- Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
- Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
- Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
Dokumentuaren akzioak