Dokumentuaren akzioak
Mari Zaunka: Erreka ondoan, bi gezur
Erreka ondoan, bi gezur dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik.
Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Kondaira propio bat sortzea da helburu, non fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak dauden, bertako egungo narratibak edo "egiak" kondairaren fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik.
- Egilea(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
- Koreografoa(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
- Zuzendaritza Eszenikoa: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
- Antzezleak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
- Ekoizpena: Mari Zaunka Kultur Elkartea
Dokumentuaren akzioak