Bordon-dantza eta soka-dantza

  • Bordon-dantza eta soka-dantza
  • 2024-06-24T10:00:00+02:00
  • 2024-06-24T23:59:59+02:00
  • Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek. 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon-dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskope-tariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-datzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.
Bordon-dantza eta soka-dantza

Argazkia: Oier Araolaza. Dantzan, CC BY-SA

Noiz

2024/06/24 10:00

Non

Tolosa

Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek.

  • 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon-dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskope-
    tariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko

  • 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-datzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.