Dokumentuaren akzioak
Altraste Danza: El bolero
| Noiz |
2024/06/22
19:00 |
|---|---|
| Non | Bilbo, Gernikako Lorategien Plaza (Miribilla) |
| Hitzordua egutegira gehitu |
|
*Ibaiondo Dantzan 2024 programaren egitarauaren barruan.
Diotenez, 10 minutuan behin Ravelen Bolero piezaren bertsio bat entzuten da munduan. Hala, Zuriñe Benaventek aurkeztuko digun lan honekin erroetara itzuliko da, errotik lan egitera, gehigarririk gabe.
"Neure ibilbide artistikoan nagoen puntuan, gorputzera bueltatu behar dut eta gorputzetik lan egin, jatorrira itzuliko banintz bezala, nire lanbidearen zergatira, errotik lan egiteko, gehigarririk gabe, apaingarririk gabe, bakar-bakarrik gorputza erabilita, soinuarekin, musikarekin zuzeneko lotura izanik".
Dokumentuaren akzioak


