Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Logela Multimedia eta Circle of Trust: Suirrealismoa

Dokumentuaren akzioak

Logela Multimedia eta Circle of Trust: Suirrealismoa

Noiz 2023/12/23
19:00
Non Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu dituzte eta biziki ikusgarria den ikuskizun berritzaile bat plazaratu dute. Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituen sorkuntza.

Logela Multimediaren arte bisualek eta Zaragozatik datorkigun Circle of Trusten break dance harrigarriak bat egingo dute eszenan. Irudimenak eztanda egingo du erabat garaikidea eta gaztea den sormen-lan honen baitan.

1940ko hamarkadan, bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren. Horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logela Multimedia eta COT konpainiek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SUiRREALISMOA.

 Taldea

  • Konpainiak: Logela Multimedia eta Circle Of Trust.
  • Zuzendaritza artistikoa: Imanol Garaizabal.
  • Zuzendaritza koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”.
  • Dantzariak: Carmina Gimeno, Alberto Pardo Fran Sanchez, Marcos Pardo, Abel Escribano, Diego Bayona.
  • Musika: Ander Garaizabal & DJ PUT1.
  • Argiztapena: Fermín Izko.
  • Generoa: Dantza-Multimedia.

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031