Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Kubako Ballet Nazionala: Programa konbinatua

Dokumentuaren akzioak

Kubako Ballet Nazionala: Programa konbinatua

Noiz 2023/05/21
20:00
Non Bilbo, Euskalduna Jauregia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Kubako Ballet Nazionala munduan diren dantza-konpainia ospetsuenetariko bat da, eta leku nabarmena du Hispanoamerikako kultura garaikidean. Ballet honetako dantzarien maila tekniko-artistikoari eta balleteko koreografoek asmamen estetikoan erakusten duten askotarikoari esker, leku ezin nabarmenagoa du mundu osoan arlo honetan diren erakunde handien artean.

Alicia Alonso Prima Ballerina Assolutak sortu zuen 1948an, Habanan. Bera izan zen koreografoa, maistra eta lehen dantzaria, eta tradizio erromantikoari eta klasikoari errespetua erakutsiz ekin zion ildo estetikoari, baina horrez gainera bultzatu egin zuen arlo nazionalean eta garaikidean bilaketan ari ziren koreografoen sorkuntza-lana.

Gaur egun, Viengsay Valdés prima ballerina da Kubako Ballet Nazionalaren zuzendari artistiko eta nagusia, eta Balletak, sortu zeneko 75. urteurrena ospatzeko, lau piezak osatutako programa bat aurkezten du, 107 minutuko iraupenekoa, nazioartean ospe handia duten koreografo nabarmenek sortua.

Love Fear Loss, Edith Piaf kantari frantsesaren pertsonan inspiratua, Ricardo Amarantesen koreografiarekin, Flandesko Royal Ballet-ek 2012an estreinatua.

Hiru preludio, Sergei Rakhmaninov konpositore errusiarraren piezak, pianorako (Op. 32 10.a, Op. 23 1.a, eta Op. 32 9.a), zeinek Ben Stevensoni bere lan ezagunenetako bat inspiratu baitzioten, Harknees Youth Companyk 1969an estreinatua.

Concerto DSCH, Balanchiniren eragin handia duen ballet abstraktua, Alexei Ratmanskiren koreografiarekin eta Xostakovitxen kontzertu batean inspiratua: 2. Kontzertua, Fa Maiorrean, piano eta orkestrarentzat, Op. 102, New York City Ballet-ek New York State Theatre-n 2008an estreinatua.

Zazpigarren sinfonia, Uwe Scholz-en koreografia, Ludwig van Beethoven-en musika, 7. Sinfonia La Maiorren, Op. 92, Sttugart-eko Balletak estreinatua Sttugart-eko Estatu Antzokian, 1991n.

Dokumentuaren akzioak

« Ekaina 2023 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Uztaila 2023 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Abuztua 2023 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031