BEGIN:VCALENDAR PRODID:-//AT Content Types//AT Event//EN VERSION:1.0 BEGIN:VEVENT DTSTART:20230325T160000Z DTEND:20230325T225959Z DCREATED:20230322T121254Z UID:ATEvent-c5a9f9900e2f4f8d9b3759b269a82ad9 SEQUENCE:0 LAST-MODIFIED:20230322T121912Z SUMMARY:Pastorala: Maddiren trajeria DESCRIPTION:
Xareta eskualdeko biztanleek sortutako p astorala eskainiko da martxoaren 25ean Bergaran.
\nPastoral hon en gidoiak Piarres Lafittek 1965. urtean\, Gure Herria aldizkarian pla zaratu zuen ‘Orein bilakatu neska’ izeneko bertso bilduma du oinar ri. Bertsoak behe-nafarreraz idatzita daude\, baina tamalez ez dakig u nork egin zituen\, Lafittek inoiz ez baitzuen horren berririk eman. Bertso hauetan kontatzen zaigun ipuin edo legenda zaharra da\, XVIII . eta XIX. mendeetan Europa osoan hedatu zena. Legenda honetan orein b ilakatu zen neska baten istorioa azaltzen zaigu. Lafittek plazaratu zi tuen bertsoetan gauza bera kontatzen zaigu. Maddi neska gaztea Pazko a rrats batean pegarrarekin errekara\, ur hartzera joan zen\, eta bertak o ura edatean orein bilakatu zen. Hortik aurrera\, egun argia den bita rtean orein izango da eta gauez betiko neskatila.
\nMaddik bazue n Jakes izeneko anaia ehiztaria\, txakurrekin maiz ibiltzen zena. Amak badu alabari gertatu aztikeriaren susmoa eta etxeko guztiei esan badi e ere\, inork ez dio gehiegi sinetsi. Halako batean\, etxeko txakurrek orein bat hilko dute\, Jakes anaiak zatikatu eta familiako guztien ar tean jan egingo dute. Maddiren izpirituak amari emango dio gertatu den aren berri\, eta amak\, egia ezaguturik\, sastakai batez hilko du bere burua. Hauxe da bertso hauetan kontatzen zaiguna eta Gerardo Mungiak pastoralera eraman duen trajeria lazgarria. Bertso hauek oihartzuna iz an dute gure kulturan. 1977. urtean Haizea taldeak zabaldu zuen bere l ehen diskoan Ura isuririk izenaz. Gerora Mixel Bedaxagarrek eta Be nito Lertxundik ere kantatu eta zabaldu zuten beren disko eta kantaldi etan.
\nMaddiren Trajeria’ izenaz bataiatu da Pastoral hau. Pa ntxika Urruti izan da\, berriz ere\, errejenta eta Xaretako herriek (Z ugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan\, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin)\, e lkarrekin prestatu eta jokatu dute\, urriaren 15ean eta 16an Zugarramu rdiko leizean\, eta urriaren 22an eta 23an Sarako plazan. Erran beharr a dago lau emankizunetan agertokiak jendez mukuru izan zirela.
\nOr aingoan Bergaran ikusteko aukera izanen da.Pastoral hau 16 jelkaldiz eta 9 kantorez osatua dago\, 71 arizalek hartu dute parte eta horiekin batera 13 musikarik. Ameli Harotzarene zugarramur diarra izan da Maddi sujeta jokatu duena\, Mattin de Castro biriatuarr ak Jakes anaiarena jokatu du\, Beronik Ondikolak amarena jokatu du eta Koxe Bergara saratarrak aitarena. Eta pastoral guztietan bezala\, oro tarik izan da: predikuak\, jelkaldiak\, borrokaldiak\, dantza eta kano re ederrak\, eta baita artzainak\, artaldea eta taloak ere. Biziki ede rra eta Pantxika Urrutik ongi zuzendua.
\n