Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Adriana Bilbao: Zarra 9.0

Dokumentuaren akzioak

Adriana Bilbao: Zarra 9.0

Noiz 2022/03/14
13:30
Non Donostia, Kutxa Kultur Plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

1949. urtean, Malagaren kontrako partida batean, Zarrak eta Arnauk jauzi egin zuten baloiaren lehian, eta Arnau lurrera erori zen. Zarra areriorik gabe geratu zen atearen aurrean, baina kanpora bota zuen baloia. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Coruñan ere, Depor-en kontra, Ponte erdiko atzelariarekin. Une hartan, garaipenaren edo are berdinketaren gola hain eskura izanik, jokoa gelditzea erabaki zuen. Halako balentriek bi sari ekarri zizkioten: Club Deportivo Málagak urre eta brillantezko ikurra eman zion, eta Coruñako Real Club Deportivok zilarrezko botafumeiro bat. Orobat, Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Urrezko Domina jaso zuen, eta batez ere jendearen maitasuna bereganatu zuen.

Telmoren balioek handiagotu egin zuten Zarraren mitoa. Eta Telmotxo "beldurti"k zelaian zein etxean erabili zituen. Orain, jaio zeneko 100. urteurrena bete delarik, omenaldia egingo diogu, eta balentria hori gogoratuz hasi nahi izan dugu; izan ere, "Ingalaterraren kontrako gola" bezain ezaguna izan gabe, hura baino askoz handiagoa eta gizatiarragoa da.

  • Zuzendaritza: Adriana Bilbao
  • Musika Konposizioa: Guillermo Guillén
  • Koreografia: Adriana Bilbao y elenco
  • Interpreteak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez
  • Banatzailea: D8 SORKUNTZA FAKTORIA.

Dokumentuaren akzioak

Martxoa 2023 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
Apirila 2023 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Maiatza 2023 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031