Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Belén Maya – Fernando López: ¿Y después?

Dokumentuaren akzioak

Belén Maya – Fernando López: ¿Y después?

Noiz 2021/11/28
19:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

¿Y después? dagoeneko ezarrita dauden kategorien arteko zirrikitu izengabeei buruzko hausnarketa bat da. Formatu, estilo eta diskurtso maila ezberdinen artean sortutako hitzaldi dantzatu honetan, Belén Mayak eta Fernando Lópezek identitate mota guztietan inplizituki dagoen indarkeriaz hausnartzen dute; indarkeria horrek ezaugarri jakin batzuk sendotu eta beste batzuk baztertzen ditu; ni bezalakoak direnen eta desberdinak direnen arteko mugak sortzen ditu; bestea etsai bihurtzen du, harekin izandako harreman oro harramazka, eta bizikidetza mota oro gatazka.

Proposamenaren helburua ez da tolerantziari eta desberdintasuna onartzeari buruzko diskurtso bat sortzea, baizik eta identitatearen beraren oinarriak suntsitzea, haren funtsezko ezaugarrietako batzuk deseraikitzea (nor naiz ni, zer egiten dut nik eta zer komunitatekoa naiz ni), espazioa libre utziko duen lurrikara txiki bat eragiteko: nor gara eta zer egiten dugu gure genero identitatetik, gure identitate profesionaletik eta gure identitate nazionaletik haratago? Identifikazio modu horiek denak baino zerbait gehiago gara?

Artistek "inoren lurralde" hori dilatatu nahi dute, bertan ibiltzeko eta esperimentatzeko, eta horrela ikusteko gure gorputzek zer gaitasun duten etiketarik gabe dantzatzeko, izenik gabe bizitzeko.

  • Kontzepzioa eta zuzendaritza: Fernando López
  • Testuak: Belén Maya eta Fernando López
  • Koreografiak: Romnia (zatia): Ni tú ni yo (zatia): Belén Maya Soleá por bulerías (zatia): Loriana Feijoo Un violador en tu camino: Las Tesis España Cañí: Fernando López El Gato Montés: Fernando López Historia del Mantón: Belén Maya Jota de "La Dolores": Fernando López
  • Musikak: Hanbat egile
  • Argien diseinua: CC Paco Rabal
  • Jantziak: Belén Maya eta Fernando López
  • Dantzariak: Belén Maya eta Fernando López
  • Argazkia eta bideoa: Tándem 579

Dokumentuaren akzioak

Urtarrila 2022 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Otsaila 2022 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28
Martxoa 2022 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031