Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Espainaiko Dantza Konpainia

Dokumentuaren akzioak

Espainaiko Dantza Konpainia

Noiz 2021/04/17
18:30
Non Bilbo, Arriaga Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Espainiako Dantza Konpainia Nazionala Arriaga Antzokira itzuli da, oraingoan Joaquín De Luz zuzendariaren eskutik, eta egitarau oso berezia dakarkigu, elkarren artean oso desberdinak diren hiru pieza. Hasteko, Nacho Duatoren Remansos berreskuratutako lana eskainiko du. Indar espresibo, geometriko eta dinamiko handiko pieza da, eta Enrique Granadosen musika du oinarrian. Jarraian, Arriaga lana taularatuko du, Arriaga Antzoki zoragarriari egindako keinua, piezaren abiapuntua genio bilbotarraren musika baita. Dantza-konpainiak Granadako azken Musika eta Dantza jaialdian estreinatu zuen lana. Joaquín De Luzekin batera, Pino Alosak eta Mar Aguilók sortu dute koreografia. Arriaga piezak alde klasikoa eta alde modernoa uztartzen ditu, eta ikus-entzuleak hunkitzen ditu mugimenduaren eta Juan Crisostomo Arriaga euskal musikagilearen musikaren bidez. Egitaraua bukatzeko, Antonio Ruzen In Paradisum eskainiko du konpainiak Bilbon, Madrilen estreinatu eta egun gutxitara. In Paradisum piezak El Grecoren paleta kromatikoan inspiratutako kontzeptu estetikoa proposatzen du, oinarrian Tomás Luis de Victoriaren koru-polifonietako ahotsak dituela. Dantza Konpainia Nazionalarentzako (CND) egin duen lehenengo sorkuntza-lan honetan, Antonio Ruzek musika sakroaren eta herrikoiaren arteko elkarrizketa proposatzen du, sakratua denaren eta mundutarra denaren artekoa, alderdi kolektiboaren eta norbanakoari dagokionaren artekoa.

Urruntze- eta murrizketa-aldiaren ondoren, Bilboko publikoak CND berritua ikusteko aukera izango du berriro. Oraingoan egitarau eklektikoa dakarkigu, ñabarduraz betea eta erregistro zabalekoa; izan ere, gau bakarrean bost koreografo bilduko ditu, musikak sorrarazten dituen sentimendurik sakonenak dantzaren bidez aztertu eta dantzarien mugimenduaren bidez transmititzeko.

Egitaraua

REMANSOS

  • Koreografia: Nacho Duato.
  • Musika: Enrique Granados.

ARRIAGA

  • Koreografia: Mar Aguiló, Pino Alosa, Joaquín De Luz.
  • Musika: Juan Crisostomo Arriaga.

IN PARADISUM

  • Koreografia: Antonio Ruz.
  • Ideia originala: Pablo Martín Caminero eta Antonio Ruz.
  • Musika: Tomás Luis de Victoria (grabazioa: La Grande Chapelle/Albert Recasens eta Schola Antiqua/Juan Carlos Asensio); jatorrizkoa: Pablo Martín Caminero.

Dokumentuaren akzioak

Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Uztaila 2021 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Abuztua 2021 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031