Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020

Dokumentuaren akzioak

Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020

Noiz 2020/12/12
16:30
Non Legazpi, Latxartegi Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Datozen Abenduaren 6an eta 12an, Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusia -Gipuzkoar erara- ospatuko da, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak, Errenteriako eta Legazpiko udalen laguntzarekin, antolatuta.

Abenduaren 6an, goizeko 11:30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean, A sailaren (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2007, 2009 eta 2009 urteetan jaiotakoak) txapelketak ospatuko dira.

Abenduaren 12an, arratsaldeko 16:30ean, Legazpiko Latxartegi Aretoan, D sailaren (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) txapelketa ospatuko da

2019-2020 Aurresku ligan sailkapenaren arabera lortuko da txapelketa hauetan parte hartzea. Saila bakoitzeko ongien sailkatutako ondorengo dantzari kopuruan:

  • A saila: 6 dantzari.
  • B saila: 12 dantzari.
  • D saila: 14 dantzari.

Dantzak

  • A saila: Txakolin eta Agurra.
  • B saila: Erribera eta Zortzikoa.
  • D saila: Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra.

Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu.

Dantzariek Gipuzkoako ohiko jantziaz hornitua dantzatu beharko dute.

Sariak

  • Saila bakoitzeko 6 sari nagusi banatuko dira:
  • Saria: Buruzagi makila eta garaikurra.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. Sariak: Trofeoa.
  • Gainontzeko dantzariek, oroigarria eskuratuko dute.
  • Bestelako sariak:
    • D saileko txapelketan jantzi egokienaren saria.
    • Liga txapeldunaren sariak ere banatuko dira.

Dokumentuaren akzioak

Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Abendua 2022 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031