San Martin trokeo-dantzak

San Martin trokeo-dantzak

Argazkia: Oier Araolaza, Dantzan CC BY-SA

Noiz

2026/11/08 11:00-13:00

Non

Biarritz

Maritzuli konpainiak dantzarako hitzordua izango du aurten ere Miarritzeko San Martin festetan. Azaroaren 8an, meza ostean (11:00etan da meza), San Martin elizaren aurrean egingo dute saioa. Miarritzerako sortutako bandera-dantza egingo dute lehenik, eta ezpata-txikiak aterako dituzte ondoren, ezpata-dantzaren oroigarri. Saioaren zatirik handiena, ordea, Miarritzeko festetarako sortutako trokeo-dantzek osatuko dute: makila-dantzek eta zinta-dantzak.