Dokumentuaren akzioak
Korpus-dantzak
Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen.
Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen.
Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.
Hau da programa:
- 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
- 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.
Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua.
Informazio gehiago: San Lorentzoko Danzanteen Kofradia
Dokumentuaren akzioak