Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hiru hitzetan

Dokumentuaren akzioak

Hiru hitzetan

Noiz 2021/11/26
20:00
Non Amorebieta-Etxano, Zornotza Aetoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Dokumentuaren akzioak

Urtarrila 2023 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Otsaila 2023 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728
Martxoa 2023 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031