Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Tronperri Taldea III. Bizkaian emakumeak dantzari

Dokumentuaren akzioak

III. Bizkaian emakumeak dantzari

2015/11/06 08:55
III. Bizkaian emakumeak dantzari

Bizkaian Emakumeak Dantzari jaialdia Durangon, 2014-09-20. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Datorren larunbatean, azaroak 7an, Bizkaian Emakumeak Dantzariren ekitaldia ospatuko dugu arratsaldeko 6etan, Durangoko Andramarilo elizpean.

Aurtengoa, 3. edizioa izango da eta talde hauek hartuko dute parte: Tronperri  (Durango), Txoritxu Alai (Durango), Iluntze (Matiena), Andra Mari (Mañaria), Salleko (Sestao) eta Itxartu (Algorta).

Antolatzaileak Tronperri eta Txoritxu Alai taldean gara; ekitaldiaren asmoa, nesken dantzei merezi duten garrantzia ematea da, zeren gehienak ez dira dantzatzen Bizkaiako Dantzari Egunean eta galtzeko arrisku larrian ikusten ditugu arrazoi horregatik. Gutxienez orain dela 80 urte dantzatzen dira Durangaldean behintzat eta transmisio lan hori ez etetea da gure asmo bakarra.

Tronperri dantza taldea eta Txoritxu alai dantza taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Tronperri Taldea

Tronperri Taldea