Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Mikel Sarriegi Etxezarreta

Orain arteko ekarpenak

Ataungo eskua

2022/11/20

Euskal komunitate zientifiko -eta ez hain zientifiko- osoa aztoratu duen Irulegiko eskuaren aurkikuntza dela tarteko, banator ni ere jakingarri txiki bat plazaratzera. Gure dantza taldearen ibileran, une jakin batean agertu zitzaigun misterio txiki bat, eta Irulegikoari esker, neurri batean behintz...

Gehiago irakurri 1

Iñaki Mugerza oroimenean

2021/04/23

Herenegun utzi gintuen Iñaki Mugerza Ormazabalek (1938-2021). Dantzari bikaina izana eta Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaileetako bat izan zelako ezaguna. Enpresari arrakastatsua izan zen Iñaki, baina, aldi berean, dantzak bizi zuen, txiki-txikitatik, aitaren eskutik lehen aldiz Pujanatarren...

Gehiago irakurri 1

Dantza-espezie bat galzorian?

2019/06/24

Orain bi mende baino gehiago Von Humboldt anaietako batek, Alexander botanikari eta zientzialariak, Amerikan zehar -Kuba, Orinoko eta Magdalena ibaian zehar, besteak beste- hainbat espedizio egin eta espezie mordoxka bat aurkitu eta deskribatu zituen. Orain bi mende baino gehiago, beste Humboldt...

Gehiago irakurri 1

Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2017/06/14

Oier Araolazak gogorarazi zigun aurreko batean sarean : banderatxoekin dantzariak agertzen diren argazki sorta honen misterioak   argitu gabe jarraitzen duela galdera bota eta 6 urte ondoren, alegia. Orduan zerbait argitzen saiatuko nintzela agindu nionez, neuri modu ez zuzenean botatako enbido...

Gehiago irakurri 2

Algemesiko misterioak, hainbat ohar bidai labur baten bueltan

2017/05/23

Gipuzkoako Segura herriko San Migel goiaingeruak izan du errua.  Orain urte mordoxka bat, Aste Santuko prozesioko pertsonai bizidun honek dantzan egiten zuela jakin nuenean, misterio txiki bat bihurtu zen goiaingeru honek egun horretan prozesioaren ibilbidean zehar egiten dituen urrats eta keinu ...

Gehiago irakurri

Maixuaren irribarrea ispiluan

2015/07/24

(Joseba Juarez Mendizabal, 1980-2014) Ispilu dantzan hasi zen Ane arrebarekin irribarreak plazetan zabaltzen, txiki asko. Bikotean dantzatzen garenean, elkarri begira, ispilu egiten irakatsi zigun. Entseguetan ere, ispilu aurrean dihardugunean jarraibidea bilatu ohi da, eta Josebak luze arraio j...

Gehiago irakurri 2

Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Dantzan.com-i esker, orain arte ezagutzen dugun beasaindar dantzarien argazki zaharrenetakoa aurkitu dugu, 1897. urteko Euskal Jaietan Donibane Lohizunen ateratakoa, buruan Justo Irastorza dantza-maisu ordiziarra dutela, eta herriko lehen udal-txistulari taldeak lagunduta, ziurrenik.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Mikel Sarriegi Etxezarreta on Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?

2023/04/18

Bai, ez naiz ni ausartzen kontradantza nola idatzi erabakitzeko orduan zein zuritze bide erabili behar dugun esaten. Euskaltzaindiaren argudioa kontra- aurrizki bat izatean oinarritzen zela ikustean, iruditu zitzaidan izan zezakeela hizkuntzalaritzaren baitako arrazoibide sendoago bat, eta irizpide gramatikal orokor hori gailentzen dela bestelakoen aldean, baina ni baino adituagoek baieztatu beharko lukete.
Nire eskarmentu laburrak esaten dit askotan hizkuntzalariek proposatzen eta hartzen dituzten erabakietan besteok ezagutzen ez ditugun arrazoiak egoten direla, eta behar beharrezkoa dela elkar-lana kontu horiek argitu eta zuzendu beharrekoak zuzentzeko.
Beste norabideko adibide garbia da, esate baterako, egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak soka-dantzaren sarreran daukan azalpen nahasgarria: "sokadantza 1. iz. Aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten dantzari talde bateko kideek banan-banan egiten dutena".
Badaukagu bidea egiteko alor honetan ere, eta jarrai aurrerabidea marrazten!

Mikel Sarriegi Etxezarreta on Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?

2023/04/15

Buruhauste handiko gaia, halafede. Neuk ere hainbat itzulinguru egin ondoren, erabaki zuzentzat jotzen dut hartu duzuena, marratxoaz idazteko hori. Aipatutako horien artean, bada, hala ere, zalantza sortzen didan salbuespena: kontradantza. Izan ere, Euskaltzaindiaren gomendioen artean (edo arau?), hau jasotzen du Euskara Batuaren Eskuliburuak kontra- aurrizkiari buruz:
"Oso emankorra gertatzen da euskaraz latinetiko aurrizki hau. Lotuta idatzi behar da: kontrabaxu, kontradantza, kontraeraso, kontraesan, kontrairaultza, kontrajarri, kontrakantxa, kontramaisu, kontrarreforma (kontraerreforma)... [EH]".
Momentuz, nire iritzirako, topatu dudan salbuespen-gai bakarra izan daiteke.

Mikel Sarriegi on Naziak, svastikak eta euskal dantzak

2022/04/21

Artikulu polita bezain interesgarria Anartz. Argazki bitxi horien aurrean askok buruan izan ditugun galderei erantzunak. Eskerrik asko!!

Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/21

Horrela boteprontoan, kirolari dantzari batzuk gehiago:
- Manuel Larrañaga Juaristi (1927), pilotari profesionala, Azkoitian dantzari izan zen.
-Jabier Exposito Urdanpilleta añorgatarra, futbolaria eta Realeko entrenatzaile ezaguna, dantzari izan zen aurretik Añorgako dantza-taldean. Jose Lorentzo Pujana ezagutu zuen maisu moduan.
-Juan Cacho Aranburu beasaindarra, 7 denboraldiz Realean jokalari (1960-1968), Beasaingo aurreskularien kapitaina izan zen aurretik.
-Aritz Aldasoro Sarriegi, gaur egungo Sanse futbol taldeko kapitainetako bat, halaber, Beasaingo aurreskulari-ezpatadantzarien kapitaina izana da.

Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/03

Segurako argazki horiek badute itxurarik Kutxatekak 1930 urtean kokatzen dituen hauen egun berekoak izatekoak:
https://www.kutxateka.eus/index.php/Detail/Objects/210316
https://www.kutxateka.eus/index.php/Detail/Objects/210309
https://www.kutxateka.eus/index.php/Detail/Objects/210312
Bai dantzari bai txistulariak berberak direla dirudi, eta ikusleen perspektibek bat egiten ez badute ere, zehatz begiratuta tartetxoren batean ikus daiteke kointzidentziaren bat.
Seguran badakigu gerra aurrean dantzari-txikiak bazirela eta Pedro Iriarte zela euren dantza-maisuetako bat, Antonio Telleriarekin batera, ziurrenik. 1932an jorrai-dantza, uztai-dantza, makil-dantza eta zinta-dantza behintzat, dantzatzen zituzten.

Mikel Sarriegi on Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/21

Guk gure jardueraren zati garrantzitsuena diren urteroko hitzorduak salbatu ditugu, aldian aldiko egokitzapenak eginez, eta esfortzu gehigarri handia tarteko, berrasmatu egin behar izan baitira banan bana, bakoitza bere ezaugarriekin eta baldintza aldakorrekin.
Gure dantzari taldearen entsegu eta jardunari dagokionez, errentetatik biziraun behar izan dugu. Segurtasun gabezia eta ardura(keria?) tarteko, entseguak ia ezerezean utzi ditugu orain arte. Oraintxe ari gara ikasturtea nola hasi asmatu nahian. Momentuz talde txikietan antolatuko ditugu entseguak (10-12) eta kontsigna bizirautea izango da (lehen baino gehiago, posiblea bada).
Ondorioak:
- Etorkizuna, erabat zalantzazkoa. Ez gara ia ezertxo ere planifikatzera ausartzen. Datorrenaren zain momentuz.
- Ikuskizun saio edo emanaldiak, erabat desagertu zaizkigu. Gure herriko udalaren borondate ona lagun, ikuskizun formatoan urtero egiten dugun ekitaldi bakarra plaza irekitik antzoki itxira eramango dugu, bertan behera gera ez dadin.
- Paradoxa bat gertatu zaigu: orain arte ikuskizun huts bilakatze arriskuan zeuden hainbat ekinbide kalera eta plazara ateratzen saiatu izan garen bezala, orain atzerako bidea egitera behartu gaitu egoera berriak. Izan ere, plaza edo kale dantza diren erritualeko saioak, ikuskizun-dantza bihurtzera behartuak ikusi gara neurri handi batean, ikusleria kontrolatzeko era bakarra baita. Esfortzu handia egin behar izan dugu osagai erritualizatu batzuei gutxienez eusteko, prezeski festaren osagai garrantzitsuak horiek direlako, eta aldi berean “debekatuak” zeudelako. Beraz, zalantzarik ez, deskafeinatuak gertatu dira.
- Oso garrantzitsua iruditzen zaigu elkarren berri izatea, eta txalogarria martxan jarri duzuen foro moduko hau. Ea denon artean elkar babestu eta bideratzen ditugun erronka estra hauek.

Mikel Sarriegi on Ez al dute aire bera Gipuzkoako eta Lesakako ezpata-dantzaren pausoek?

2019/10/08

Ez da inongo zalantzarik, Aritz eta konpainia. Bai bata bai bestea, “gipuzkoar” sistemako Paseoko/Boastitzeako urrats edo mugimenduen familiakoak dira.
Juxtu azkenekoz Carles Mas antzinako dantzen adituarekin egin genuen lan-saioan, besteak beste mugimendu-multzo honetaz ari ginela, prezeski Lesakako paseoaren parekotasun honetaz aritu ginen, Aritzen begi zorrotzari oraingo honetan ihes egin ez diona.
Interesgarriena zera da, Lekarozko dantzari horiek ia ziur 1910eko hamarkadan bertan dantza-maisu aritu zen Justo Irastorza ordiziarraren arabera dantzatzen dutela, eta aurreko batean aipatu nuen bezala (https://dantzan.eus/[…]/frantisek-pospisil-euskal-dantzak-1927), Beasainen gorde den ezpata-dantza ia berbera dela. Are gehiago, bai Lesaka bai Berako dantza-sistemetan badago harremana duten elementu gehiago ere, Iztueta-Goierrikoekin.
Honelako lotura asko eta asko daude hor zehar “galduak” edo erdi galduak. Iztuetaren sistemarekin adarkatzen diren eta periferikoki erradiatzen diren aldaera mordoxka da, hain zuzen ere, egiten ari naizen lana luzatzearen arrazoi nagusia!
Oso ariketa polita da bi bideoak elkarren parean jarri ahal izatea. Lekarozkoari Loinazkoa ondoan jarriz gero ondo asko nabarituko lirateke egituraren berdintasuna, eta apaingarrietan dauden ñabardurak, besteak beste:
https://dantzan.eus/[…]/beasain-loinazko-ezpata-dantza-2014-1

Mikel Sarriegi on Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

2018/10/05

Eskerrik asko Pierre!
Beti dator ondo informazio osagarriak jasotzea. Argazki horri tiraka lehen artikulu bat idatzi genuen, eta beste osatuago bat prestatzen gabiltza. Ea lehenbailehen ezagutzera ematerik daukagun.

Mikel Sarriegi on Jose Urtubi, itsasoaren alde banatako bi dantza talderen zuzendaria

2018/02/05

Ona!
Argazki hauetan banderatxoak nolakoak ziren zehatzago ikusten da gainera.

Mikel Sarriegi on Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2018/01/24

Jose Inazio Ansorenari zor diogu artikuluan txertatu berri dudan beste datu interesgarri hau: Garai bateko danbolintero zaharrei jasoa omen du, Boastitzea mutilek dantzatzen zuten garaian erabiltzen zituztela banderatxoen antzeko batzuk.