Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Mendaron, kontzezio egunez

Dokumentuaren akzioak

Mendaron, kontzezio egunez

Pasa den abenduaren 8an, Kontzezio egunez, Mendaron izan ginen dantza emanaldia eskaintzen. Bertako apaizak, Anjel Bazterretxeak 50 urte egin ditu apaiz egin zenetik, eta hori ospatzeko ekitaldien artean, Mendaroko udalak gonbidatu gintuen bertan dantza egitera.

2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6237

Mendaron kontzezio eguna (abenduak 8) festa egun handia izan da luzaroan, eta festa egun horretan dantzak izan dira osagai nagusia XX. mendean zehar. Bertan estreinatu zen 1931an Gregorio Santa Cruz-ek prestatutako lehen dantza taldea, dantzari-dantza eginez.

1931-12-08_Mendaro_lehen-taldea-F1000014

1931ko Kontzezio egunean Mendaron egindako argazkia da hau. Hauxe izan zen Mendaron prestatutako lehen ezpata-dantzari taldea. 1931 Kontzezio egunez estreinatu zen eta egun horretako argazkia, Mendaroko eliza ondoan, sakristiaren etxearen aurrean dago aterata. Ezkerretik hasita ageri direnak: Leocadio Ajuriagerra atabalaria, Inazio Garitaonaindia, Jose Loiola, Bitorio Garate, Simon Zabaleta, Jose Zabaleta, Ramon Ansola, Jose Mari Iriondo, Ramon Esnaola, Joseba Garitaonaindia, Serafin Lakasa (txistularia), eta Gregorio Santa Cruz (dantza-maisua). Erdian atabalarekin: Angel Zabaleta.


Gerra ondoren ere, Gregorio berak eta Fausto Sanz bere hilobak prestatutako taldeek, eta Gurutzpe elkartearen babesean urte askotan ere, Kontzeziño egunez egin izan ditzute bere emanaldi nagusiak.

Hori guztia kontuan hartuta, Mendaroko dantzari nagusientzat ezagunak gertatuko ziren errepertorioa eraman genuen abenduaren 8an. Durangaldeko dantzari-dantza, Gipuzkoako dantza sorta bat, eta soka-dantza.
2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6170 2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6154 2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6211 2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6228 2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6249 2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6325 2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6351
Debabarrenako dantzariak aspaldian ibili dira elkarrekin lanean, Gregorio Santa Cruz ondarrutarra izanik Eibar, Elgeta, Mendaro eta Arrasaten ere ibili zen dantzan irakasten adibidez. 1990eko hamarkada hasieran Deba eta Eibarko dantzariak Elgoibarkoekin harremanetan hasi ginen, eta elgoibartarren babesean aritu ginen ikasten eta gure taldeak sendotzen. Gaur egun elkarlanean aritzen gara, eta Mendaron aurkeztutako taldea da horren adibide: Deba, Elgoibar, Ermua, Mallabia eta Eibarko dantzari eta musikariz osatutako taldea agertu ginen Mendarora.
2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6184 2010-12-08_Mendaro-Kontzepzio-IZ-6218
Eguraldi haizetsua, baina garaiotarako epela egokitu zitzaigun Mendaron, eta gure emanaldia hasi orduko bero-bero jarri zen eliza aurreko plaza. Aspaldiko partez izan dugun harrera beroena izan genuen. Mendararrek gogotik txalotu zuten gure ahalegina, eta emanaldi bukaeran hainbat lagun hurbildu zitzaizkigun zoriontzera, eta beren aspaldiko dantzari oroitzapenak gogorarazi geniezkela eta horiek gurekin konpartitzera. Plazerra izan zen Mendaron dantzatzea, eta plazer handiago emanaldi ondoren belaunaldi desberdinetako mendararrekin aspaldiko dantza kontuetaz jardutea.

Dantzari eta musikariak Angel Bazterretxea apaizarekin eta Irune Berasaluze Mendaroko alkatearekin.

Dokumentuaren akzioak

matx
2010/12/21 14:55
Feu goig!!!
aritz
2010/12/21 15:14
Ederra emanaldia!
oier
2010/12/21 21:31
Eskerrikasko Maialen eta Aritz. Emanaldia ederra izan ote zen ez dakit (Iñakiren argazkiak horiek bai direla), baina egia esan hunkituta etorri ginen mendararrek egin ziguten harrera beroarekin. Eta gogoeta batzukin ere itzuli ginen. Adibidez, berritasuna eta sorkuntzaren zorabioak dena harrapatu duen honetan, ohiko errepertorioa dagokion toki eta orduan eskaintze hutsak lurrikara txiki bat eragin dezakeela. Eta ezin dugu, hauxe da gure errepertorioa eta hauxe gure publikoa, mimatzea baino ez zaigu falta.
aritz
2010/12/22 11:25
Zuek toki egokian (Eibar eta inguruko herriak) zaudete horretarako! Hemen kontestu pixka bat ez ote zaigun falta... nik horren falta igartzen dut pixka bat!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com