Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ireki da Coliseo antzokiaren teloia

Dokumentuaren akzioak

Ireki da Coliseo antzokiaren teloia

2007/04/10 09:42
Zabaldu ditu Coliseo antzokiak bere ateak. Luze itxaron dugu, urte asko izan dira Eibarren herri erdigunean antzokirik gabe pasa ditugunak. 2007-03-23_Coliseo_inaug_FL_944 Udalak herriko zenbait talderi proposatu zigun ekitaldi horretarako zerbait prestatzea. Sostoa abesbatza, Antzerki Maitaleak (lehen Teatro Interior), Usartza Txistulari taldea eta Kezka Dantza Taldea.  

Martxoaren 23an izan da irekiera ekitaldia. Eibarko eta inguruko gizarte eta kultura alorreko gonbidatuekin bete zen antzokia. 500 lagun sartzen dira antzokian. Antzokiaren sarreran inaugurazio plaka ireki ondoren ikuskizuna hasi zen antzokian.

Orbea kontrapasarekin hasi zen ekitaldia. Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereñak osatu zuten Usartza txistulari taldea eta Eibarren jasotako doinu horrekin  dantzatu zuen agurra  Josuk, eta segidan Arrateko Amaren ezpata-dantzaren zati bat egin genuen.

Ordezkari politikoen diskursoak etorri ziren segidan. Iñaki Arriola alkatea lehenengo, Joxe Juan Glez. de Txabarri Diputatu Nagusia gero eta Fernando Magro, Etxebizitza Ministerioko azpi-idazkaria azkenik.

Antzerki Maitaleak taldeak Federico Garcia Lorcaren antzerki eta Juan San Martinen poesia zati batzuk aurkeztu zituzte. Kezka dantza taldearen bigarren emanaldian Durangaldeko dantzari-dantza aurkeztu genuen, Felix Elortza eta Iñaki Barua Kezkako txistulariak lagunduta. Argia dantza taldeak Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan aurkeztu izan zuen dantzari-dantzaren moldaketa erabili genuen emanaldirako. Ezpata-dantzaren hasieran taldea lerro bakarrean eta irekita aurkezten da eta hortik abiatzen da ezpata joko nagusia egitera. Ondoren, zortzinangoa eta txotxongiloa bata bestearen atzean lotuta.

Segidan Arratiako jotak egin genituen. Ander eta Aintzane Agirrebeña trikitilarien doinura dantzatu genituen Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Josean Legarretarekin ikasitako jota eta porrua.

Ikusi hemen:

aritz
2007/04/11 10:04
Hau da hau teknologia berriak baliatzea! Bideo eta argazki ederrak. Dantzarako toki egokia ematen du Coliseo-k, beraz Zorionak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com