Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ezpata-dantza Benito Lertxundiri Gipuzkoako Urrezko Domina emateko ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza Benito Lertxundiri Gipuzkoako Urrezko Domina emateko ekitaldian

Ezpata-dantza Benito Lertxundiri Gipuzkoako Urrezko Domina emateko ekitaldian

Ezpata-dantza 2013ko urrezko dominaren ekitaldian. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.com CC-BY-SA

Ostegunean, ekainaren 12an, Urrezko Domina emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Benito Lertxundi kantariari. Ezpata-dantza eskaintzen zaie urrezko dominarekin omentzen dituztenei, eta ostegunean, arratsaldeko 18:30ean dantzatuko den ezpata-dantza prestatzen dihardugu egunotan.

Gipuzkoako zenbait talde eta ezpata-dantzetako dantzariek parte hartuko dute ekitaldian. Zehazki aurten Tolosako Udaberri, Añorgako Arkaitz, Andoaingo Urki, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai, Beasaingo Aurtzaka eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariak arituko dira, Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean, eta Eibarko Usartza Txistulari taldearen doinura. 

Nestor Basterretxeari Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako urrezko dominaren ekitaldian egindako ezpata-dantza. Donostia, 2013-09-26. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.com / CC-BY-SA

Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

1982: Jose Migel Barandiaran.
1983: Manuel Lekuona.
1985: Orfeon Donostiarra.
1987: Eibarko Armagin Eskola.
1991: Carlos Santamaria.
1994: Euskaltzaindia.
1998: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Juan Mari Arzak.
2003: Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondo.
2005: Menchu Gal eta kooperatiben sortzaileak: Alfonso Gorroñogoitia, Jose María Ormaechea, Jose María Arizmendiarreta, Luis Usatorre eta Jesús Larrañaga 
2005: Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García Añoveros y Pedro Luis Uriarte.
2006: Pedro Miguel Etxenike, Iciar Astiasaran eta Andoni Egaña.
2008: Mikel Laboa.
2009: 60ko hamarkadako andereñoak.
2010: Angel Olaran misioilaria.
2013: Nestor Basterretxea (Urrezko plakak: Egin eta Euskaldunon Egunkaria).
2014: Benito Lertxundi (Urrezko plakak: Frankismoan Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria jasan zuten emakumeak eta “Beroa” Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com