Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Coque: dantza eta margolaritza lotu zituen gerrako umea

Dokumentuaren akzioak

Coque: dantza eta margolaritza lotu zituen gerrako umea

2011/11/17 16:30
Pasa den azaroaren 14an ekitaldi berezia izan dugu Portalea Kultur Etxeko dantza gelan. Carmen Kilnerren eskutik, Jose Maria Martinez Coque-ren bizitza, izaera eta lana ezagutu, eta "Balletomania" bere margo-lana eman zion Kezka dantza taldeari.

2011-11-14_Coque-Carmen-Kilner-IZ_IMG_7349

Loturak izan zituen mintzagai Carmen Kilnerrek. Coque-ren margolan hau Kezka dantza taldearen eskutan uztea ekarri duten hainbat lotura izan direla eta horiek azaldu zituen Oier Araolazak lagunduta. 1937an, Habana ontzian, beste 4.000 umerekin batera iritsi zen Ingalaterrara Jose Maria Martinez. Gurasoengandik bananduta, eta bere arreben kargu eginez, haurtzaroa eten zitzaion, baina ez horrek ez zion artearekiko zuen zaletasuna itzali.

Pepe Estruch, gerora antzerki zuzendari handia izango zenak, gerrako umeen dohain artistikoak sustatu zituen Londresen, eta bere bultzadaz aurrera egin zuten, besteak beste, Pirmin Treku eta Coquek. Bi lagun hauek gaztaroan jatorria, egoera latza eta artearekiko zaletasuna konpartitzen zuten, eta horrela, Pirmin Trekuk dantzan egindako ibilbidea gertutik jarraitu zuen Coquek. Hain zuen ere, balletomania izeneko lan hau, Treku Royal Balletean aritu zenean, Coquek haien entseguak ikusi ondoren margotutakoa da.

Pirmin Trekuk, Royal Balleta utzita, Oporton egin zuen bere dantza ibilbidea, irakasle moduan, harik eta jubilatu ondoren, Zarautzera itzuli zen arte. Zarautzen ezagutzeko aukera izan genuen Treku, eta beraz, Coqueren gaztetako laguna, eta bere lanaren inspiraziorekin lehen kontaktua izan genuen.

2011-11-14_Coque-Carmen-Kilner-IZ_IMG_7359

Garai beretsuan, Kezka dantza taldeko dantzari batek, Nerea Mendikute, lagun bitxi bat egin zuen Londresen. Hiri handiko jatetxe batean zeudela, ondoko mahaian lagun-talde handi eta zaratatsu bat egokitu zitzaien. Gizon-emakume nagusiak ziren, helduak, hizketan ingelesez ari ziren, Londresen espero zen moduan, baina Nerearen harridurarako, aldian behin "Basque Children" hitzak esaten zituzten. Jakinminak bultzatuta, mahaira hurbildu eta horren zergatia galdetu zuen Nereak, bera ere euskalduna zela argudiatuz. Haietako batek, eserlekua eskaini eta poz-pozik kontatu zion Nereari. "Euskaldunak gara! Gerra garaian, ume ginela, Ingalaterrara bidali gintuzten 4.000 umeetako batzuk gara". Gizon hura, Jose Maria Martinez Coque zen, eta bere izaera alai eta irekiaren ondorioz, Nerea Mendikute taldera erakarri, The Basque Children of 37 UK elkarteko kide egin eta elkarteko antolaketa lanetan laguntzen hasi zen.

2011-11-14_Coque-Carmen-Kilner-IZ_IMG_7348

2007. urtean, Habana ontzia Ingalaterrara bidali zuteneko 70. urteurrena zela eta, ume guztien biltzarra antolatu zuen The Basque Children elkarteak. Eta Nerea Mendikutek proposatuta bertan izan zen Kezka dantza taldea. Coque eta Kezkak bat egin zuten Southampton-en orduko hartan. Bi urte beranduago, 2009an hil zen Jose Maria Martinez. Bere testamenduak lau arduradun ditu, eta horietako bi dira Carmen Kilner eta Nerea Mendikute. Aurrekari guztiak kontuan hartuta, pentsatu zuten Coquek 1952an egindako Balletomania margolana Kezka dantza talderi ematea.

balletomania-koke-martinez-ret

Kezka dantza taldearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Carmen Kilner eta Nerea Mendikuteri. Opari ederra izan da benetan, eta baita ere opari hori ekartzerakoan Carmen Kilnerrek eskainitako hitzaldi ederra. Datorren maiatzean berriz ere Southamptonen izango gara, orain 75 urte, gerratik ihesi, ontziratu zituzten umeekin beraien historia gogoratu eta ezagutzera ematen.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com