Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Confolenseko su artifizialak

Dokumentuaren akzioak

Confolenseko su artifizialak

Euskal Herriari, euskal dantzari gaualdi oso bat eskaini zion 1986an Confolens-eko jaialdiak. Hogeitasei urte beranduago berriz ere Confolens-eko folklore jaialdia gaualdi oso bat Euskal Herriari begira jarri dute eta bertan izateko ohorea izan dugu. 

Nazioarteko Folklore Jaialdi berezia da Confolens-ekoa. Hamar herrialdetako folklore taldeak, 3000 ikusle hartzeko karpa erraldoia, 360 bolondresen laguntzaz antolatutako jaialdia,... Henri Coursageten ekimenez 1957an, Confolens izeneko herri txikian antolatzen hasi zen nazioarteko folklore jaialdia kultura eta dantza tradizionalaren aldeko ekitaldi erraldoi eta entzutetsua da gaur egun.  

2014-08-13_Confolens-Argia_OA_10135-rr.JPG

Aitzindarietakoa denboran, handienetakoa tamaina, bertan biltzen diren milaka ikusleengan zein parte hartzen dutenengan aparteko eragina izan ohi du jaialdiak. 1988an Confolens-en estreinatu zen Zortziko ikuskizuna, Juan Antonio Urbeltz eta Argia taldearen zuzendaritzapean. 2014an, berriz ere Urbeltzen zuzendaritzapean bertan izan gara Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki, Duguna eta Kezka taldeko dantzari eta musikariak; bi autobuskada musikari eta dantzari, ia 100 lagun guztira!

La Vienne ibaiaren ondoan dantzan

Confolens-era iritsi eta La Vienne ibai zabala zeharkatzen genuen bitartean hamaika oroitzapen piztu zitzazkion bati baino gehiagori. Segituan ezagutu zuten lekua lehen egondakoek autobuseko kristaletatik. 25 urte joan arren, bazen autobus haietan orduan Confolens-en dantzan izan zenik eta oraingo honetan ere egingo zuenik!

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Ibaiaren albo batera sortu eta garatutako herritxoa da Confolens, oraindik ere Erdi Aroko airea mantentzen duena. Poitou-Charentes eskualdean kokatzen da, Angouleme, Poitiers eta Limoges hiriek osatutako triangeluaren erdialdean, eta 3000ra iristen ez den biztanlego kopurua hirukoiztera iristen da nazioarteko folklore jaialdira hurbiltzen den hango eta haratagoko jendearekin. Sona handiko jaialdia da dudarik gabe Confolensekoa.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Bidaian lokartutako oinak esnatzeko asti handirik gabe, motxila eta maletak utzi eta zuzenean entsegu saioari ekin genion. Intentsoak izan dira 2014ko abuztuko bigarren asteko egunak. Autobus orduak, bertako entseguak eta betebeharrak, jatorduak, jantzi-prestaketak, aktuazioa, gauzak batu, konturatu orduko berriz entsegua, prestaketa lanak, tallerrak, protokoloak, aurkezpenak, hurrengo emanaldia, gauzak batu eta ohartzerako berriz bueltako autobusean gatoz.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Afari goiztiar baten ostean Théâtre des Ribières-era jaialdia izango zen eskenatoki efimero ikusgarrira hurreratu ginen dantzarako txapinak eskuan generamatzala. Eszenatoki erraldoian, biharamuneko ikusleen zain zeuden 3000 eserlekuen aurrean jarraitu genuen emanaldi nagusiko dantzen entseguarekin, kasik ohartu gabe 24 ordu baino lehenago dantzan izango gintuen agertoki izugarri haretan.

 2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Abuztuak 12, emanaldia Théâtre des Ribières-en

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Josu Garate / Dantzan CC BY-SAGosaltzerakoan, Confolens-eko eskola eta jangela zen talde nahaspila eta hizkuntzen Babeleko dorrean, euskara erdi-erdian aurkitu genuen. Gauean emanaldi nagusia genuen eta egunerako hainbat lan izan genituen. Batzuk hurrengo eguneko irekiera ekitaldirako entsegu orokorra 24 orduz burutik kendu ezingo genuen Ravel-en Bolero ezagunaren bertsio baten erritmora.

Beste batzuk herriaren beste euskal dantzei buruzko mintegia: Juan Antonio Urbeltzek argibideak, musikariek soinua eta dantzariek dantza. Parean jakinminez betetako herritar eta bisitariak galderak eginez, eta euskal dantzen nondik norakoak ezagutu nahian. 2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Arratsaldean, Théâtre des Ribières-en euskal gaualdiaren ordua iristen ari zen. Kanpoan, laino grisek eguna ilundu eta, berehala, iragarriak zeuden euriak hasi ziren. Zorionez, karpapean antolatutako auditorium prefabrikatu itzel hartan ikuskizuna salbu zegoen. Aldageletan egokitu, eta ehun lagunek bere jantzi eta tresnak antolatzen ahalegintzean sortzen den giroa pizten joan zen. Jendearen joan etorriak, apaingarrien banaketa, erropa aldaketak, "hau zurea", "hau nirea", hari hau falta zaiola... 

Agertokia sarritan erabili izan dugun halako bi zen ia-ia, musikarientzako aparteko lekua eskenaren alde banatara, bertara igotzeko ranpa zabal bana, eta harmaila bukaezinek benetan zirrara sortzen zuten. "Bost minutu!" entzun genuen. Handik gutxira frantsesez ziharduten aurkezpen hitzak eta poliki-poliki dantzari bakoitza zegokion lekura hurreratu zen. Iriarenaren eta honen ondoko Iruña dianaren notekin batera Arrateko ezpata-dantzariak irten ziren lehen joan etorria egitera.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Nork esango zigun orain hamar urte Arrateko zelaiko floridadetik Confolens-eko Jaialdi ospetsura salto egingo genuenik? Ilunpetan ikusleen presentzia antzematen zen, ezin gehiago ikusi. Eibarkoenen atzetik Iruindarren ezpata luze eta txikiak etorri ziren, eta bi ezpata-dantzek elkarrekin dantzatu ondoren brokel-dantzak osatu zuen lehenen zatia.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Bigarren zatian Axeri Boda ikuskizunerako prestatutako soka-dantza eta ingurutxoa zeuden menuan eta hirugarren eta azken zatian berriz han ginen denok agertokia hartu genuen Muriska eman ahal izateko.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Ortzi Otxoteak eta Naia Robles abeslariak dantzarioi kontrapuntua eginez euskal kantuz osatu zuten jaialdia, eta horrela, bi ordu t'erdiren buruan Deabrua eta Aingerua zegokien ate banatatik ezkutatu ostean txalo zaparrada beroaz agurtu gintuzten ikusleek. 

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Abuztuak 13, Ravel-en Boleroa

Biharamuneko gosaria, eguneko egunkariarekin etorri zitzaigun, eta poz ederra gure burua egunkariaren azalean ikusita.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.

Barruko eta sareko orrialdeetan beste zenbait aipamen irakurri genituen gosalduaz batera. Su artifizialekin parekatzen gintuzten kazetariek: kolore zuri, berde, gorri eta urdindun emanaldi koloretsu eta bizia! 

Egunkarien lorian lokartzeko astirik ez ordea, goizean goizetik entsegu eta gauean izatekoa zen jaialdiko prestaketa lanak izan baikenituen, bereziki taldearen ordezkari aritu behar izan zen bikoteak, Ainhoa Larrañagak eta Mikel Legorburuk.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA 

Azkenean ere jo zuten gaueko 21:00ak eta ekin genion irekiera jaialdiari. Harmailak bete-bete eginda eta argi guztiak emanda abiatu zen jaialdia.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Herrialde bakoitzeko bikote batek Ravel-en Boleroaren doinura dantzatu ondoren ekin zitzaion talde bakoitzaren emanaldiari eta horrela Bolivia, Burkina Faso, Zipre, Frantzia, India, Italia, Mikronesia, Polonia, Dominikar Errepublika eta Tatarstan-ekin artean Pays Basque - Euskal Herria-ren ordezkaritza gorpuztu genuen.

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Eta honaxe arte Confolens-eko Jaialdiak eman zituenak. Su artifizialak bezala hasi orduko amaitu zirelako irudipena izan genuen baina, tokatzen zitzaigunean nahikoa argi egin genuenaren esperantzan. Hogeitabost urte barru berriz?

2014ko Confolens Jaialdia. Argia, Maritzuli, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Duguna, Urki eta Kezka. 2014-08-12/13.Oier Araolaza / Dantzan CC BY-SA

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com