Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ezpata-dantzak izango dira protagonista Eibarko Euskal Jaian eta Ezpalak jaialdian

2016/05/23

Maiatzeko azken asteburua dantzan igaroko dugu Kezka Dantza Taldeko dantzariok. Eibarko Euskal Jaiaren eta Iruñeko Duguna dantza taldearekin batera antolatutako Ezpalak Jaialdia ren baitan bi dantza emanaldi eskainiko baititugu maiatzaren 28an eta 29an. Lehena Iruñeko Burgoen plazan izango da...

Gehiago irakurri

Santza Kurutzen eta Letra Galegoetan dantzan maiatzaren 8an

2016/05/20

Joan den Maiatzaren 8an, domeka, soka­-dantza egin genuen Kezkako dantzariok Mandiola auzoko Santa Kurutz ermitan. Momentu berean, Urkizuko iturri aurrean ere, dantzari-dantzan ari ziren Kezkako gazteak. Soka-dantza Santa Kurutzen Santa Kurutz festak indartuta daude izen bereko Eibarko basel...

Gehiago irakurri

Urrezko ezpata-dantza Urrezko Dominean: Zorionak eta eskerrik asko Juanan eta Marian

2016/05/17

Urrezko Dominena ekitaldi berezia izaten da beti, baina 2015ekoa bertan parte hartzeko zoriona izan dugun dantzarion eta musikarion oroitzapenean luzaroan oroituko dugu. Juan Antonio Urbeltzek eta Maria Angeles Arregik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso dute 2015eko abenduaren 18an, eta bertan izan eta...

Gehiago irakurri

Txorittua norat hua koko-jantzita? 2016ko koko-dantzen kronika

2016/05/06

Elurrak ez, baina, euri zipriztinek busti giztuzten akaso 2016ko Koko-dantzetako egunean, urtarrilaren 30ean. Z iklo olinpikoak jarraitzen ditugu koko-marruok ere,  lau urtetan ematen diogu itzulia Eibarko baserri-auzoei, eta aurtengoarekin hirugarren zikloari hasiera eman diogu Gorosta eta Arrate...

Gehiago irakurri

Eibarko Dantzari Eguna 2015

2016/04/28

Ekainaren 12an ospatu genuen Eibarren 2015eko dantzari eguna eta Kezka dantza taldeko dantzari txiki, gazte zein helduek parte hartu genuen bertan. Untzaga plazan ospatzen dugu urtero dantzarion egun hau, baina aurtengoan eguraldia nahasi zegoela eta ezin izan genituen Eibarko kaleak dantzaz bete. ...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzariak 2015eko Arrate egunean

2016/04/22

Astearte eguzkitsua 2015eko irailaren 8a, Eibarren Arrate eguna. Arrateko Amaren kofradiako dantzariok ohi bezala zelairatu genituen ezpata-dantza eta trokeo-dantzak. Urteetan kofradiako kide egin diren dantzari gonbidatuez gain 2015ean bi gonbidatu berezi izan genituen gure artean: Aitor Sorazu Az...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Aureo

2016/04/19

2016ko apirilak 23, larunbata 20:30ean. Sarrera 8 € Dantzaz Konpainiaren Aureo ekoizpenak dantza estilo desberdinak erakusten dituzten bost lan koreografiko txiki ekarriko ditu apirilaren 23an Eibarko Coliseo Antzokira. Nazioarteko bost koreografok sortutako lan laburrek ikuslearengandik ger...

Gehiago irakurri

San Juan soka-dantza eguneratu dugu 20 urteren buruan

2016/04/12

1994 urtean berreskuratu zenekin makina bat urtetan plazaratu du Kezka dantza taldeak San Juanetako Soka-dantza Utzagan. Ordua aldatu digute zenbaitetan, udalbatzak sokan parte hartzeari utzi zion halako batean, ilunetan dantza egin izan dugu beti, kontzertu-ikuskizun kolororetsuek kokiltzen gaituz...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak Valladoliden

2016/04/06

Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Krego Martin: Spaceko Zarama

2016/04/01

2016ko apirilak 16, larunbata 17:00etan. Sarrera 5 € Krego Martin konpainiaren eskutik datorkigu dantza berriz ere Eibarko Coliseo Antzokira. Dantza, jokoa eta umorea uztartuz Spaceko Zarama lanak sortzen dugun zaborraren inguruan gogoetan egin eta jolastuz birziklatzen erakutsi nahi dio fam...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, eta ez zitzaigun asko inporta ere... Orain, inor aspertuta badago, kontatu ditzala.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance