Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iker Tubia Barberia

Orain arteko ekarpenak

Dantzari Ttikien Jaiak 150 dantzaritik goiti bilduko ditu Iruñean

2013/04/11

Oberena dantza taldeak dantzari tikiei zuzenduriko hirugarren besta antolatu du apirilaren 14rako. Legazpiko Korosti, Berako Gure Txokoa, eta Iruñeko Muthiko Alaiak eta La Unica taldeak gonbidatu dituzte.

Gehiago irakurri

Oberena dantza taldeak "Lizarren doinua" ikusgarria eskainiko du Burlatan

2012/11/12

Azaroaren 18an eginen dute emanaldia Burlatako Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikusgarria. Sarrerak aitzinetik erosi daitezke Oberenako bulegoan eta Karrikiri euskal dendan.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Iker Tubia Barberia on Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetarako

2016/07/06

Iruñeko dantzarion agenda baino, Iruñeko dantzari batzuen genda da hori, ezta? Zuena alegia.

Iker Tubia Barberia on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/15

Nire asmoa ez zen inolako leziorik ematea, inondik inora. Ez ditut maite paternalismoak. Kasu honetan akats handia iduritzen zait galdeketarena, eta iritzia eman dut. Adibidez, Iruñeko Udalak galdetuko balu "nahi duzu hiriko paisai linguistikoa, gazteleraz bezala, euskaraz ere egotea?" astakeria idurituko litzaidake.

Bigarrenarekin ados nago, lan handia dugu taldeetan, eta gizarteko gainerako alorretan. Baina horrek ez du esan nahi iritzirik ezin dugunik eman inguruan gertatzen diren aferetan.

Iker Tubia Barberia on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/15

Gauza batzuk ez lirateke galdetu behar, adibidez, ea herritar batzuk emakume izateagatik baztertuak izan daitezkeen. Galdeketa eginez, bi aukerei zilegitasuna aitortzen zaie.

Iker Tubia Barberia on Lau emakume eta lau gizonezko San Faustotako dantzari-dantzan Durangon, lehen eta azken aldiz

2015/10/14

Kaixo Kattalin,

Albistearen ideia gustatu zaidan arren, uste dut titularrarekin ez dela ongi ulertzen. Titularra soilik irakurrita iduri luke emakumeek ez dutela gehiago parte hartuko. Agian, hobeki da "eta azken" hori kentzea izenburutik, eta gero, testu bukaerakoa mantendu.

Iker Tubia Barberia on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Oberena dantza taldea Austriara doa aurten. Abuztuaren 11n aterako dira Vienara bidean, eta emanaldia eskeiniko dute Austriako hiriburuan hilaren 14an. Abuztuaren 17an itzuliko dira Euskal Herrira.

Argazkia: Oberena dantza taldea Polonian https://lh3.googleusercontent.com/[…]/DSC02928.JPG

Iker Tubia Barberia on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Emakumeek beti dantzatu dute. Baina dantza taldeetan, beti dantzatu dute? Gure dantza taldea gizonek sortu zuten, gero utzi zieten emakumeei dantza gutxi batzuk egiten (bai, utzi, gizonen baimena lortu zuten). Pentsatzen dut antzekoa izanen dela beste talde askoren historia. Hori ere kontuan hartu beharra dago dantza taldeetan aldaketak martxan jartzeko tenorean, nire ustez.
Nik zentzu horretan ulertu dut Reitxek esandakoa: "Harro gaude orain dantzatzeko aukera dugulako eta orain egin dezakegulako aspaldiko emakumeek egin ezin zuten gauza asko. Eta horren ondorioz, gizonek “pribilegio” gehiago izatea onartzen dute tradizioari kalterik ez egitearren"

Iker Tubia Barberia on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Urtarrilaren 24ean (27ra bitarte) inauteriak Leitzan eta 25ean Sunbillan.

Iker Tubia Barberia on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak

2013/02/22

Arrazoi duzu Aritz, contradictio in terminis kasu baten aurrean gaude. Ni ere ados nago, baterano edo zahar egokiagoa da. Gure kasuan, imajinatzen dut pentsatu ere ez zutela eginen dantzari ohien taldea (izen horrekin) sortu zutelarik.

Iker Tubia Barberia on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak

2013/02/20

Dantzariak izanen dira, bai. Dena den, talde beraren baitan hainbat talde sortzen direlarik adjektibo bat jartzea normala dela iduritzen zait. Gure dantza taldearen kasuan, dantzari ohien taldea deitu diogu, sortu zuenak horrela deitu zuelakoz, ez beste arrazoirengatik. Bestalde, dantzari tikien taldea, ertainen taldea (hori gutxiago erabiltzen badugu ere) eta nagusien taldea ere bereizten ditugu, baita gurasoena ere (nahiz eta hauena ikastaro bat baizik ez den).

Berez denak dira dantzari, noski, nire ikasleak ere ez dira ni baino gutxiago, dantzariak dira. Baina talde barnean banaketa horiek egin behar direlarik talde bakoitzari beti paratu beharko diogu adjektiboa.
Iker Tubia Barberia

Iker Tubia Barberia

Iruñeko Oberena dantza taldeko dantzaria naiz.