Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN

Orain arteko erantzunak

HERRIXA DANTZAN on Bal bat Canneseko alfonbra gorrian

2018/06/05

Dantzan ari direnetako bat Gérard Godon da, aurten eta iaz gurean izan duguna dantzaldia ematen.
Cannes-eko hondartzan eman zuten dokumentala, eta ondoren dantzaldia, Godon eta beste hainbat musikarirekin.

Hemen dokumentalaren aurrerapena: https://vimeo.com/185192570
Hemen, gaztelaniazko azpitituluekin, nahiago duzuenontzat: https://www.youtube.com/watch?v=1rHCa4K2WHU&t=27s

HERRIXA DANTZAN on Folk dantzaldiak apirilean Baionan eta Elgetan: Duo Godon-Thézé

2018/04/17

Azken orduko oharra: Eric Thézé-k bizikletaz istripua, eta belauna apurtu omen du. Beraz, Gérard Godon bakarka izango dugu. Halere, arazorik ez. Joan den urtean dantzaldi benetan goxoak eman zizkigun, eta berriro gozatuko dugu!!

HERRIXA DANTZAN on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Tira, ezohikoak... guretzat. Hori galdu dugulako. Baina han, AEB-etan, oso-oso ohikoak dira, baita gaur egun ere.
Folklore taldeen ereduak ikusten ohituta gaude, bai, hemen ere bai, baina folklore taldeek nonbaitetik hartu dute eredua: tradizioan zeudelako, herrian dantzatzen zirelako, alegia (gehienetan).
Herrixa Dantzan dantzaldietan asko baliatzen ditugu kontradantzak, Euskal Herrian ohikoago ditugun moldeetan. Oso baliagarriak dira herri-dantzarako.

HERRIXA DANTZAN on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/13

Zorionak eta aurrerabide oparoa Karrikadantzari!! Dantzaldi ederra da zuena. Gogo handia dut Kafe Zentraleko saioak ezagutzeko.

Herrixa Dantzak hileroko saioak ere aterpean dira. Horietatik bi, tabernatan. Dudarik ez, tabernak beste giro bat ematen dio dantzaldiari, eta beste oihartzun bat. Ederra Iruñeako leku berri hori aprobetxatzea, eta zoriontzekoa / eskertzekoa Kafe Zentralek Karrikadantzari babesa ematea.

HERRIXA DANTZAN on Dantzan.eus domeinuan gaude dagoeneko

2014/12/03

Zorionak! Biba dantzan.eus!
Herrixadantzan ere .eus izango da, jakina.

HERRIXA DANTZAN on Sostoaren San Joanetako kontzertuan

2014/07/01

Arrasaten antzeko bi esperimentu egin ditugu ekainean, kale kantua antolatzen duen Portaloi elkartearekin.
Hileko lehen ostiraletako kale kantu erronda dantzan amaitu genuen, Herrixa dantzan saioa egiten ari ginen Uarkape tabernan: kantariak kantuan eta haiekin gu dantzan.
Ekainaren 14an Kantu Eguna ospatu zuten, hainbat lekutatik etorritako kantuzaleekin. Portaloi elkarteak proposatuta, arratsaldean kantu-dantza erromeria egin genuen herriko plazan: pieza batzuk txistularien doinuekin, beste batzuk kantatuak (txistulariek lagunduta).
Bi saiook bapatean, entseiurik gabe, natural. Gabeziak gabezi, esperimentu politak izan dira, gustagarriak. Iruditzen zait gehiago landu beharreko formatua dela.
Izan ere, berezko bikote naturala izan beharko lukeen arren, agerikoa zen biak (kantua eta dantza) elkartzeko ohitura falta, eta hortik gabeziak.

Herrixa Dantzan on dantza.eus domeinua izango dugu

2014/06/12

Pozten nau. Nik ere pentsatu izan nuen .eus domeinuen lehen olatu honetan sar zitekeela dantzan.com, euskal kulturaren erreferentziazko web guneen artean. ZORIONAK eta ongi etorri dantza.eus

Herrixa Dantzan on Txertubi, dantza gidatua

2013/05/17

Errepertorio zabala, sonoritate goxoa, musika abilezia... Herrixa Dantzan saioan izan dugu Txertubi bikotea, eta oso gustura. Gomendatzeko modukoa.

Sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatuta

2012/02/23

Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!

... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!

Mendi Alde dantza taldeari oharra

2012/02/23

Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.