Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT

Orain arteko ekarpenak

Ezin hutsik egin urteroko zitari

2022/09/28

Iraila iristearekin batera iritsi da gure urteroko zita ere. 30 urte baino gehiago dira Haritz Dantza Taldeak San Migel (Aiastia) auzoko Murkaikupe frontoian urtero-urtero dantza emanaldia eskaini izan duguna. Zita berezia izaten da guretzat, izan ere, aparteko sorrera izan zuen ekitaldi honek. Aip...

Gehiago irakurri

San Bartolome eguneko soka-dantza

2022/09/05

Abuztuaren 24a oso data garrantzitsua izan zen Haritz dantza taldeko kideentzat. Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, bi urtez egon gara soka-dantza plazaratu gabe eta aurten gogotsu geunden plazara irteteko. Egun eguzkitsua izan zen guretzat, eguraldiagatik alde batetik, eta gure poz eta irri...

Gehiago irakurri

XXXV. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2022/08/14

Joan zen uztailaren 22an Elgoibarko XXXV. Nazioarteko Folklore jaialdia ospatu genuen. XXXV. edizio honetara ia konturatu gabe iritsi garela esan genezake. Erraz esaten da 35 edizio egin ditugula, baina atzera begiratuz gero, ibilbide luzea dugu. Aurtengoan Ginea-Bissau eta Georgiako taldeen iku...

Gehiago irakurri

Badator XXXV. NFJ

2022/07/08

Urtero lez, eta azkenean Covid aurretik egiten genuen moduan, aurten ere badator Nazioarteko Folklore Jaialdia. XXXV. elkartuko gara atzerriko bi talderekin ikuskizun eder bat eskaintzeko asmoz, uztailaren 22an, gaueko 22:30ean Maalako parkean. Aurten bisitatuko gaituzten taldeak Ginea-Bissauko "Ne...

Gehiago irakurri

Errosarioko murala

2022/05/18

Urriaren 7a data garrantzitsua izaten da dantza taldeko kideontzat, Errosarioko Amaren eguna baita, eta egun horren inguruan dantzatzen diogulako ezpata-dantza ama birjinari. 2009. urtean aurkeztu genuen lehen aldiz ezpata-dantza hau Koldo Lizarralde, Jose Inazio Sarasua, Juan Antonio Urbeltz,...

Gehiago irakurri

Iruñeko emanaldia - 2022/04/09

2022/04/25

Apirilaren 9an, Duguna dantza taldeak gonbidatuta, Iruñean dantza egiteko plazera izan genuen. Guretzat berezia izan zen emanaldi hau prestatzea. Pandemiak eragindako oztopoekin bizi gara, distantziak, musukoak, entsaioetan aforoa… eta emanaldi honek normaltasunera itzultzeko bide eman zigun. Go...

Gehiago irakurri

Deba: Trokeo-dantzak

2021/11/03

Urrriaren 23an Debako Trokeo dantzen jaialdian parte-hartzeko aukera izan genuen. Haritz EDTko partaideok Gure Kai dantza taldeko kideekin batera Gipuzkoako trokeo-dantzak dantzatzeko plazera izan genuen. Gainera, Eibarko Kezka Dantza Taldeak eta Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak ere ekitaldi ...

Gehiago irakurri

Dantzan eta abesten gogoratuko zaitugu, Abel

2021/08/30

Haritz Euskal Dantzari taldeko kideok doluan gaude gure dantza taldeko kide zen Abel Iriondo joan zaigulako. Gazterik joan zagu Abel, 55 urte besterik ez zituela. Dantza maisua eta dantzari bikaina izateaz gain, alaia eta edozeini bere intentziorik onenarekin laguntzeko prest agertzen zen beti. �...

Gehiago irakurri

XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2021/08/05

Joan den uztailaren 24an Elgoibarko XXXIV.Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu genuen Maalako parkean. COVID-19ak eragindako egoerak dantza taldea egoera berrira egokitzea eta moldatzea ekarri duen arren, gure ilusio eta dantzarako gogoak pandemiak eragindako oztopoei aurre egitea lortu du.  ...

Gehiago irakurri

Ezpatarik gabeko izurritea

2020/10/04

Maiatzean, normaltasun berriari begira geundela, Nazioarteko Folklore Jaialdia bertan behera utzi behar izan genuen, baita San Bartolome jaietan dantzatzen dugun soka-dantza ere. Abuztuan esan genizuen, mundua eta gizartea aldatzen doazen gisan euskal dantzen tradizioa ere birmoldatzen eta egokitz...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Haritz EDT on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Doluminak familia guztiari eta eskerrik asko Marian herri honi egindako ikaragarrizko ekarpenagatik. Zure doinuetara jarraituko dugu dantzan...

Haritz EDT on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/18

Zorionak Marian eta Juanan! Eta eskerrik asko zuekin ikasi dugun guztiagatik! Merezitako saria benetan!
HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt