Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Urbeltz, Urrezko Domina 2015

Dokumentuaren akzioak

Urbeltz, Urrezko Domina 2015

2015/12/18 10:45
Urbeltz, Urrezko Domina 2015

Errosarioko Amaren ezpata-dantza 2009. Argazkia: Barren

Gaur arratsaldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina emango dio Donostian Juan Antonio Urbeltzi, dantza eta folklore ikertzaileari.

Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi omenduko dituzten ekitaldian egingo den ezpata-dantzan parte hartuko dugu Haritz dantza taldeko dantzariok, baita Usartza txistulari taldeko musikariek, Aurtzaka, Argia, Arkaitz, Gure-Kai, Urki eta Kezka taldeetako dantzariek ere. Aurten gainera, Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantzari eta musikariek ere egongo dira ekitaldian.

Foru Aldundiak ematen duen errekonozimendu gorena da Argia dantzari taldearen zuzendariari emango zaiona, folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako lan eta ekarpenagatik. Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Diputazioaren jauregiaren atarian burutuko da ezpata-dantza, gaur arratsaldeko 17:40ean, barruko ekitaldia ordea 18:00etan izango da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt