Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Txistulari eta galiziarrekin dantzan

Dokumentuaren akzioak

Txistulari eta galiziarrekin dantzan

2014/05/16 16:22
Larunbat konpletoa daukagu ate joka. Izan ere, datorren maiatzaren 17an ez da dantzarik faltako Elgoibarren. Batetik, Txistularien alardean parte hartuko dugu goizean. Arratsaldean berriz, Elgoibarko Galiza Etxekoek gonbidatuta, dantza emanaldia eskeiniko dugu Kalegoen Plazan.

Aurten ere, Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak Txistularien alardea antolatu du eta bertan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 55 txistulari eta 4 abesbatzek parte hartuko dute. Tartean, Haritz dantza taldeko mutilak ere izango dira Lesakako dantzak Elgoibarko San Bartolome Parrokian dantzatuko dituztelarik. Eguerdiko 12:15etan herriko kaleak girotuko dituzte txistulariek kalejiran abiatuz. Ondoren, 13:00etan, Txistularien alardeko kontzertuari emango saio hasiera, tartean Haritzeko mutilek dantzatuko dutelarik.

Baina eguna ez da hor amaituko. Izan ere arratsaldean, Galiziarren festak ospatzen direla eta, dantzara gonbidatu gaituzte. Aurten, Xose Maria Diaz Castro idazle galiziarra omenduko dute Semana Das Letras Galegas jaien barruan, Goizeko protagonismoa mutilena izan bada, arratsaldean nesken txanda izango da. 18:30etan, Jaurrieta edo Axuri-beltza, Baztango zortzikoa, Esku-dantza eta Iturengo soka-dantza, azken bi hauek, mutilen laguntzarekin ikusi ahal izango dira Kalegoen Plazan. Haritz dantza taldeaz gain, Laudioko Espalloiro taldeak ere bere ikuskizuna eskeiniko du. 

 

Pasa den astean, Portugaleteko Folklore Azokan izango ginela kontatu genizuen (albistea). Maiatzaren 10ean, Debako Gure Kai, Eibarko Kezka, Iruñeako Duguna eta Portugaleteko Elai Alai dantza taldeekin batera izan genuen emanaldia. Kezka dantza taldeak, egun horri buruzko kronika egin du eta zenbait argazki argitaratu ditu:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt