Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Trinitateak

Dokumentuaren akzioak

Trinitateak

2012/06/01 16:16
Urtero legez Trinitateak berriro ere gorriz markatuta daude Haritz Euskal dantzari taldearen egutegian. Aurten ere larunbat honetan ospatuko da Inazio Bereziartua dantza eskolako ikasleen jaialdia, arratsaldeko 18:00etan Kalegoen plazan (euria eginez gero Kiroldegian), eta hara bertaratuko dira ehundaka ikasle, kurtsoan zehar ikasitakoak erakutsi nahian. Beraien emanaldia bukatzean gure harrobi diren haur eta gaztetxoen aurrean dantza egingo dugu Haritzekook, oraingo honetan Zuberoako dantzak eskeiniko ditugularik. Aurten gainera izango da ekitaldi berezi bat ere:

Dantzan.com-ekiko elkartasuna
Urtearen amaierak berarekin ekarri zigun dantzan.com webgunearen itxieraren berria, diru-laguntzen beherakada zela eta, ordura arte euskal dantzaren arloak martxan zuen orrialdearen ibilibidea etenaz. Gauzak horrela, orrialdeari eta langileei babesa eman nahian taldetxo batek lanari ekin genion, eta hainbat ekintza antolatu ditugu dantzaren munduak bilgune horren beharra daukala zabaltzeko.



Horien artean izango da larunbat honetan ospatuko duguna ere. Aipatutako trinitateetako emanaldi guztia bukatzean grabaketa berezi bat burutuko dugu dantzan.com-en alde. Arrabots taldeak espreski ekintza honetarako grabatu du Hegi eta Arin-Arin bat jarraian dituen musika, Euskal Herriko leku eta talde desberdinek dantzan grabatu eta ondoren guztiak batuz bideo bat osatzeko. Hainbat eragilek egin dute beraiena dagoneko, tartean Haritz Euskal dantzari taldeak ere bai; eta oraingoan Elgoibarko herritarrei luzatu nahi diegu aukera, larunbatean plaza dantzariz bete eta denon artean, dantzariok, dantzari ohi, dantzazaleok, kultur eragileok… dantzan.com behar dugula aldarrikatzeko. Horregatik nahi genuke herritarrak animatzea 5 minutuz dantzan gozatu eta bide batez elkartasuna adieraztera. Ez da beharrezkoa dantzaria izatea, ez eta erropak berezirik ere; nahikoa da ondo pasatzeko eta dantzan.com babesteko gogoa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt