Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Errosarioko Amaren ezpata-dantza, taldea handituz

Dokumentuaren akzioak

Errosarioko Amaren ezpata-dantza, taldea handituz

2014/10/06 10:50
Errosarioko Amaren ezpata-dantza, taldea handituz

Errosarioko Amaren ezpata-dantza 2013. Argazkia: Iñaki Zugasti

Ikasturteari berrekin, eta aurten ere konturatzerako iritsi zaigu urteko zita garrantzitsuenetako bat: Errosarioko Amaren ezpata-dantza. Dena prest dugu jada, azken ukituak baino ez zaizkigu falta igandean dotore jantzi eta Elgoibarko kaleak musika eta dantzaz blaitzeko.

K131006_HARITZ_Errosario_Ezpatadantza_IMG_1174_IZ

Aurten, azken urteetan ez bezala, urriko bigarren igandean ospatuko dugu Errosarioko Amaren ezpata-dantza, urriaren 12an hain zuzen ere. Udal agintariei alkate soinuarekin parrokiara sartu aurretik ohorezko arkua osatu eta 11.30etako mezan dantza eginaz hasiko dugu eguna, lau ezpata txikik dantzatuko dutelarik bertan. Behin elizkizuna bukatuta, Kalegoen plazan ekinaldi bat egin eta San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena abiatuko gara, bidean beste hiru geldialdi burutuz ezpata-dantza eskeintzeko: Kultur Etxe parean, Errosarioko Amaren irudi aurrean eta Udaletxe parean azkena.

Sekula baino dantzari gehiagok osatuko dugu aurten taldea, beteranoak eta gazteak uztartuz, 28 ezpata luze izatera iritsiz lehenengoz. Bestalde, iazko ildotik, zortzi ezpata txikik dantzatuko dute lauko taldetan txandaka, eta buruzagia eta zerbitzariak ere berdin jokatuko dute. Honakoek osatuko dugu taldea:

K131006_HARITZ_Errosario_Ezpatadantza_IMG_0949_IZ

Zerbitzaria eta Buruzagia: Amaia Loiola eta Mikel Olaizola

Ezpata txikiak: Maialen Astigarraga, Eire Vila, Iera Larrañaga, Larraitz Zialtzeta, Sergio Agirregomezkorta, Andrea Arregi, Eider Aldalur eta Ander Conde.

Ezpata dantzariak: Miren Astigarraga, Jael Lizundia, Gorane Ayesta, Aitor Aranzamendi, Jon Lizarralde, Cristina Conde, Aritz Larruskain, Kristina Martin, Sara Elkoro-Iribe, Abel Iriondo, Itziar Aldalur, Josu Figueiredo, Unai Ustorre, Ane Espilla, Aitor Asenjo, Lurdes Odriozola, Iraitz Gonzalez, Ane Astigarraga, Leire Melgosa, Ainhoa Larrañaga, Alaitz Egaña, Goizeder Etxeberria, Ainhoa Mugerza, Leire Astigarraga, Arantza Aginako, Ikuska Uriguen, Maialen Etxeberria eta Nerea Asenjo.

Arkabuzeroak: Ion Arrieta, Rafa Iturrino, Koldo Lizarralde eta Iñaki Gil.

Musikariak honako hauek izango dira: José Ignacio Sarasua, Juan Karlos Larreategi eta Andoni Urbieta txistu lehenak, Aintzane Larreategi, Itziar Goñi eta Eneko Lasuen txistu bigarrenak, Iñigo Legorburu eta Imanol Barrenetxea silboteak eta Iñaki Goñi atabalaria. 

Ezin ahaztu lanak bukatu ostean Udaletxeko akrkupean izango dugun tradiziozko modakudtxoa ere. Gonbidatuta zaudete guztiok!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt