Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Ezpata-dantzaz beteko ditu Ezpalak jaialdiak Iruñea eta Eibar asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantzaz beteko ditu Ezpalak jaialdiak Iruñea eta Eibar asteburuan

2016/05/26 10:15
Ezpata-dantzaz beteko ditu Ezpalak jaialdiak Iruñea eta Eibar asteburuan

Lesakako ezpata-dantzariak, 2014-07-07. Argazkia: Eire Vila - Dantzan.eus CC BY-SA

Hemen da Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia, eta asteburu honetan Ingalaterra, Andaluzia eta Euskal Herriko ezpata-dantzek hartuko dituzte Iruñea eta Eibarko kaleak. Newcastle, Huelva, Biarritz, Lesaka, Zumarraga, Bera, Iruñea eta Eibarko ezpata-dantzak elkarrekin ikusteko aukera izango da larunbatean, maiatzak 28, eguerdiko 12:30etan Iruñeko Burgoen plazan eta igandean, maiatzak 29, ordu berean Eibarko Untzaga plazan.

 Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiak Iruñean 10 urte eta Eibarren 11 bete dituen honetan, lehen edizio hartako protagonista berreskuratzea erabaki dugu. Hartara ezpata-dantzariz beteko zaizkigu larunbatean Iruñeko eta Igandea Eibarko karrikak.  Larunbatean lanpetuta ibiliko gara, ...2006. urtean antolatu zen lehen Ezpalak jaialdia (oraindik izenik gabe) eta bertan Ezpata-dantzak izan ziren protagonista. Hamar urte ondoren, makila-dantzak, arku-dantzak, zinta-dantzak, dantza soltea, karaktere dantzak, soka-dantzak, danbolinteroak, sorgin-dantzak eta dantza-jauziak moduko jaialdi monografikoen ondoren ezpata-dantzak dira berriz Ezpalak jaialdiaren ardatza. 

Ezpalak 2016 Ezpata-dantzak 

Iruñea. Maiatzak 28, larunbata

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.

12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

Eibar. Maiatzak 29, igandea (51. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.

12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

17:00etan erromeria Gathübi taldearekin.

Ezpalak 2016 ezpata-dantzak afitxa

Informazioa: Ezpalak 2016 eskuko programa (pdf, 1 Mb)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak