Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala prestatzen ari gara Iruñean, urrirako

2015/05/08

Heldu den urriaren 10ean Joxemiel Bidador dantzari, ikertzaile, historialari, filologo, irakasle eta idazle iruindar zenaren omenez, pastorala emanen dugu Iruñean. Egun hori helburu prestaketa lanetan ari gara azken hilabeteotan. Iruñeko euskalgintzaren sinboloetako bat delakoan, Bidadorren pe...

Gehiago irakurri 2

Miarritzeko San Martinen ezpata-dantza 2014: Ezpata esku batean ta gure geroa bestean

2015/05/05

Pasa dira hilabete batzuk (bost hain zuzen) iazko azaroaren 9an, Maritzuli konpainiak gonbidatuta, Miarritzeko San Martinen ezpata-dantzan aritu ginenetik. Iñaki Zugastiren argazki ederrak probestuta, egun hartako kronikatxoa hona. Zenbait asteburu lehenago gure ezpata-dantzari lanak i...

Gehiago irakurri 1

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza, animatuta

2015/04/29

Gure taldean artista bat baino gehiago dugu, dantzan ez bada, bestela. Esate baterako, hona Aitor Razkin-ek San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzako Bandera-arbolan oinarrituz egin duen animazio (motx, baina) ederra! ...

Gehiago irakurri

Miel Otxin-en epaiketa 1992an

2015/03/04

Euskal Herriko hainbat inauteri Iruñera ekartzeko asmo horretan, 1991ko Zuberoako Maskaraden ondotik, Lantzeko inauteria eman genuen Iruñean urte bat geroago, 1992an, Miel Otxin-en epaiketa eta guzti. Julio Caro Barojak aipatua zuen, garai batean, Lantzen Miel Otxin harrapatu eta epaiketa gi...

Gehiago irakurri

Zuberoako maskaradak eman genituenekoa, 1991an

2015/03/02

Gure taldekide Iñaki Dominguez-ek zokoren batean gordeta zituen bideo (guretako) zoragarri batzuei hautsa kendu eta sareratu egin ditu. Horien artean lehenengoa, 1991. urtean Iruñean egin genituen Zuberoako maskaradena.  1985 inguruan, gure taldeak eginak zituen maskaradak Gaiarre antzokian eta ...

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Parisen

2015/02/04

Joandako urtarrilaren 31an Parisko Euskal Etxeko Gazteria dantza taldeak "Makila" ikuskizuna eman zuen Asnières-sur-Seine-ko Armand Béjard antzokian. Taldearen sorkuntzekin batera, irailean Iruñean egin ohi dugun San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza ere erakutsi zuten. Iaz gurean iz...

Gehiago irakurri

San Blas-eko soka-dantza elurpean?

2015/02/02

Urtarrila istantean pasa eta otsailean sartu garela konturatzerako San Blas eguna ate joka dugu eta berarekin soka-dantza karrikaratzeko gure konpromezua . Gaur Iruñeak elur-zopa dirudi eta ikusiko biharko nola dugun hiri-buruzagia. Iragarpeneak elurra ematen dute berriz bihar arratsalderako, ber...

Gehiago irakurri

Hara, Olentzero!!!!

2014/12/24

Asko idatzi da azkenaldian ( eta aspaldixeago ere ) Olentzentzeroren papa-noelizazioaz. Ederki azaldu du Oier Araolazak 1950. hamarkadan Iruñean Lesakako Olentzeroren eredua txertatu zutenetik, ikazkinaren irudiak nolako hedapena eta garapena izan duen Euskal Herri osoan, gaur egun arte. Azalp...

Gehiago irakurri 2

Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/26

Orain gutxi aurkeztu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Cano-k eta Jorge Alderetek " Black is Beltza " izeneko proiektua: Nobela grafiko batez, erakusketa batez eta hainbat kontzertuz osatutako proiektu disziplina artekoa. Eta guztiaren oinarrian gurekin zerikusia duen istorioa: 1965. urtean Erakus...

Gehiago irakurri 4

Dantzan ospatuko dugu Euskararen eguna, igandean

2014/11/25

Heldu den igandean, azaroak 30, Euskarak 365 egun ekitaldia eginen dute Iruñean, euskararen eguna ospatzeko. Iruñeko Karrikiri , Zaldiko Maldiko , Txantreako Biltoki , Atarrabiako Karrikaluze , Berriozarko Zorroka elkarteak eta Euskalerria Irratia dira ekitaldiaren antolatzaile. Zerbait...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!