Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

"Duguna" ikuskizuneko dekoratuak agertu dira!

2016/04/06

Dei bitx i bat jaso genuen atzo Iruñeko Udaletik. Protokolokoak ote ziren? Kultura alorrekoak? Edo nor? Deia erantzun eta ez... mandatariak ziren. Iruñeko udala bere etxabeetan gordeak dituen materialen inbentarioa egiten ari dela iragarri zuten duela gutxi prentsaren bitartez, eta materialen zer...

Gehiago irakurri

Joxemiel Bidador pastorala, gure ikuspegitik

2016/04/05

Ez dugu gogoan nori entzun ote diogun honako esaldia: "proiektu berrien sorburu diren kultur ekimenak dira interesgarrienak". Ongi pentsatuta, ez dakigu inori entzun ote diogun ere, baina ados gara esaldiarekin. Iruñeko Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna-Iruñeko dantzar...

Gehiago irakurri

"Kriskitinek arrabots, berriz (zazpigarren aldiz) plazara gatoz!"

2016/04/04

Iragan 2015eko irailaren 27an irten ginen karrikara 7. aldiz, gure Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzarekin. Iruñean tradizioek bi urte behar omen dituzte errotzeko eta gu zazpigarrenean gara. Urterik-urte, ari da gure ezpata-dantzaren oinarria sendotzen eta gero eta hurbilago dugu Mus jokoaren h...

Gehiago irakurri

Iruñeko Orfeoiaren 150. urteurrena ospatu genuen irailean

2016/03/29

1949. urtean Iruñeko udalak bere dantza talde propioa osatzea erabaki zuenean, Iruñeko Orfeoiari eman zion, hasiera hartan, dantza taldearen kudeaketaren ardura. Horrek ekarri zuen, lehen dantzari haietako zenbaitzuk Orfeoiko kantari ere izatea eta bi erakundeen arteko harremana estua izatea, has...

Gehiago irakurri

Biarritzeko Maitaldiak 25 urte eta han San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza

2016/03/22

Biarritzeko Maitaldia Euskal Herriko dantza jaialdirik garrantzitsuenetako da. Biarritzeko Balleteko buru Thierry Malandainek zuzentzen du eta 2015. urtean 25. urteurrena bete zuen jaialdiak. Bertan, 45 emanaldi eskaini zituzten 29 dantza konpainiek. Tartean gu.  Maritzuli konpainiako lagunek g...

Gehiago irakurri

Batasunaren pribilejio ezberdin bat

2016/03/22

Ikasturte akademikoari hasiera emateko derrigorrezko zita dugu Iruñeko Burgoen Batasunaren Pribilejioaren ospakizuna. Irailaren 8an ospatzen da gaur egungo Iruñea osatzen duten hiru burgoak batu zirenekoa, Carlos III.a erregeak hala aginduta. Bere omenez, Iruñeko korporazioak bere hilobia bisita...

Gehiago irakurri

Gorriz markatutako data: Tuterako jaiak!

2016/03/21

Zortzigarren aldiz izan ginen iaz Tuterako bestetan dantzan, uztailaren 25ean hain zuzen, Beterri peñako lagunek gonbidatuta. Uztaileko azkenengo asteburu ingurua gorriz markatua daukagu, u rtero ematen diguten harrera goxoagatik eta pozik itzultzen gara Erriberako hiriburura dantzara. Sanfer...

Gehiago irakurri

Bestondo Elizondon

2016/03/10

Sanferminen ondoko bihotzerrea oraindik gainditu gabe, berriz bestara gonbidatu gintuzten Elizondon. Eta guk baietz. Uztailaren 19arekin Baztandarren Biltzarra antolatua zuten eta beste hainbat eta hainbatetan bezala, gustu handiz abiatu ginen Baztango hiriburura. Eguraldi bera ere alde (zaparra...

Gehiago irakurri

♫ Iruñeko ferietan, iragan Sanferminetan...♬

2016/03/09

Zaldi kontuak ez ditugu aipatuko baina bai joan den urteko Sanferminetako gure peripeziak. Hasteko, Sanfermin bereziak izan zirela esanen dugu. Maiatzeko hauteskundeek oso bestelako udala utzi ziguten Iruñean eta hori arnastu egiten zen hiri buruzagian. San Ferminetan ere beste giro bat antzema...

Gehiago irakurri

Dantzari gazteen oinak jostalari-jolas...

2016/02/15

... Adatseko biloak belarrari solas. Oskorriren Zubietan kantu ederrak deskribatzen duen giroa heltzen delarik, Iruñerriko herri batera bisitatxoa egin eta udako loreak biltzen ditugu San Juan bezperako soka-dantzan erabiliko ditugun koroak apaintzeko. ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!