Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Fermin txikiko bertso-afaria Lujanbio eta Mendiluzerekin

Dokumentuaren akzioak

San Fermin txikiko bertso-afaria Lujanbio eta Mendiluzerekin

Ez da xuxenki dantzarekin lotutako zerbait, baina aurten bigarrenez (eta beraz, tradizioa da jadanik) bertso-afaria antolatu dugu San Fermin txikiko ostiralean (irailak 26). Mingain-dantzan ariko dira Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Biak ere, dantzarien modura, txapela baten azpian ederki moldatzen direla erakutsi izan dute. Ainhoa Aranburu ariko da gai-jartzaile.

San Fermin txikiko bertso-afaria:

  • Noiz: Irailak 26, ostirala
  • Ordua:22:00etan
  • Non: Duguna elkartearen egoitzan (Maiatzaren 2a karrika, 9 behea)
  • Prezioa: 20€ kafea eta kopa barne

 

Azken txartelak hartzeko oraindik garaiz zaudete. Bi bide dauzkazue horretarako: 663 58 10 23 (Iñaki) edo duguna@duguna.org posta elektroniko helbidean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.