Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Blas-eko soka-dantza, laugarren aldiz otsailaren 3an

Dokumentuaren akzioak

San Blas-eko soka-dantza, laugarren aldiz otsailaren 3an

Dantzan amaitu genuen urtea, eta dantzan hasiko dugu aurtengoa ere! 

Iaz elurra iragarri ziguten San Blas egunerako eta aurten aroa erabat eroturik dugu: gaur elurra, bihar 22 gradu... ezin iragarri otsailaren 3an zer eguraldi izanen dugun.

Bero ala hotz, laugarren aldiz kaleratuko dugu San Blas-eko soka dantza:

IMG_1707

San Blas eguneko soka-dantza:

  • Otsailaren 3an
  • Arratsaldeko 19:30etan
  • San Nikolaseko txokoan 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.