Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Eibar eta Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Eibar eta Iruñean

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia antolatu dugu datorren maiatzerako Eibar eta Iruñean. Euskal Herria, Katalunia, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute Kezka eta Duguna dantza taldeak antolatutako jaialdi honetan.
2006-04-30_Duguna-Baigorrin_041-rek
Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Eibar eta Iruñeko jaialdietan.

Horiekin batera Errioxa, Castello, Aragoi, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat txokotako taldeek parte hartuko dute. Guztira 20 talde inguruk parte hartuko dute maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.