Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko III. dantzarien topaketaren kronikatxoa

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko III. dantzarien topaketaren kronikatxoa

Maiatzaren lehenaren inguruan ospatzen dira urtero Iruñeko Txantrea auzoko jaiak. Egun horrekin bat, Iruñeko Dantzarien Mahaiak Iruñeko III. dantzarien topaketa antolatu zuen. IRUDAMAko kide garen heinean han izan ginen, zoluari baino gehiago, zeruari so.

Izan ere, eguraldia ez genuen lagun izan, Txantreako jaietan beste askotan gertatu izan den bezala. Dantzaldia bertan behera geratzekotan egon bazen ere, azken momentuan Sabicas plazara abiatu ginen kalejiran, nahiz eta emanaldia, hasiera batean, Ezkaba plazan zen egitekoa.

Publiko dezente bildu zen inguruan, dantzarioi eta, tarteka, zeruari  begira. Basakaitz, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Duguna taldeak elkartu ginen. Aurrekoan baino talde gutxiago geundenez, pixka bat luzeago dantzatzerik izan genuen. Guk Zuberoako maskaradetako aitzindarien dantzak eskaini genituen. Julen Leuza izan zen txerrero, Mikel Tristan eta Leire Leza gathuzain, Itxaso Martinez eta Izaskun Arriaran kantiniersa, Julen Fagoaga zamaltzain eta Aritz Ibañez entseinari. Barrikada jaustia, arribada, gabota, ostalersak eta godalet-dantza dantzatu genituen.

IMG-20150503-WA0035

IMG-20150503-WA0020

IMG-20150503-WA0006

Dantzarien oinei begira liluraturik, argazkiak ateratzea ahaztu zitzaigun. Gutxi batzuk baino ez dauzkagu, eta kaxkarrak*. Tira...

Aurten, Iruñeko jai agendarekin jarraituz, Iturrama auzoan izanen da Iruñeko IV. dantzarien topaketa txanda. Dena ongi badoa, bertan izango gara.

*Goraintziak lehen planoko xingola gorridun neskatikoari! ;)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.