Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Gure 7 dantzari Miarritzeko San Martin ezpata-dantzan

Dokumentuaren akzioak

Gure 7 dantzari Miarritzeko San Martin ezpata-dantzan

Heldu den igandean, azaroak 9, karrikaratuko dute lehenbizikoz Miarritzen San Martin ezpata-dantza, San Martin egunaren bezperetan. Maritzuli konpainiaren ekimena bada ere, talde ezberdinetako dantzariak ariko dira dantzan, tartean Dugunako 7 dantzari: Iñaki Sagardoi, Itxaso Martinez, Aitor Arana, Hasier Moreno, Julen Fagoaga, Aritz Ibañez eta Leire Leza.

Bi taldek osatuko dute San Martin ezpata-dantzaren segizioa: batetik 37 dantzari helduk osatutako ezpata-dantza eta haien ondoan, 24 haurrek osatutako arku-dantza.

Atzo, estreinaldiaren aurreko azkenaurreko errepika egin genuen Miarritzeko karriketan barna. Itxura ederra du ezpata-dantzak eta tokiak ere laguntzen du horretan.

Heldu den igandean partituko da ezpata-dantza goizeko 10:30etan Gare du Midi antzoki pareko lorategitik.

itsasoa

20141101_112821

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.