Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ekaineko dantza zurrunbiloaren hasiera, Sarriguren-en

Dokumentuaren akzioak

Ekaineko dantza zurrunbiloaren hasiera, Sarriguren-en

Ekaineko dantza zurrunbiloaren hasiera, Sarriguren-en

Argazkia: Gotzon Asin

Aurtengo ekaina dantza emanaldiz gainezka heldu zaigu. Lehena pasa den ekainaren 12an izan genuen, Iruñea ondoko Sarriguren-eko festetan. Sarrigureneko jaietan dantzatzea tradizio bilakatu da kasik. Izan ere, bigarren urtea da jarraian bertara goazela dantzara.

Ekaina izan arren, eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu. Hala ere, karpa bikoitza geneukan gure eskura. Gainera, euri mehatxuak ikusle gehiago gerturatu zuen gugana.

Sanduzelain eskaini genuen emanaldi bera egin genuen hemen. Gipuzkoako trokeo dantzekin hasi ginen. Makil-handiena, Ainara Ranera Kapitan lanetan. Iñigo Gartziak aginte makila hartu zuen berea hautsi ostean, brokel-makilen jokoa gidatzeko. Zinta-dantzan kapitaina Julen Fagoaga izan zen. Azkenik, Uztai-txikien jokoa egin genuen, Leire Leza-ren gidaritzapean. Buruzagiak  bezain txukun aritu ziren ere tropeleko dantzariak. Baita gure txistulariak ere: Eiande Aranburu, Beñat Lopez, eta oraingoan, Julen Leuza.

Gipuzkoatik Bizkaia aldera salto, Durangaldeko Erregelak ere eman genituen. Amaia Irigoien aurrendari, Iñaki Tristan atzesku. Eianderen txistuaren doinupean fin aritu ziren biak ala biak, baita zerbitzariek gonbidatutako lagunei banango zaharra dantzatzen. Ondoren ikusle gehiago atera ziren karpa erdira, gurekin batera dantzara. Batzuk beste batzuk baino bolondresago, beste batzuk dantzatu beharko zutela jakin gabe. Nola edo hala, elkarrekin dantzatu genuen denok fandangoa, arin-arina eta kalejira.

Eta mendebaldetik ekialdera. Jaurrietako Axuri-beltza egin zuten gure neskek, Roberto Antzano, Eder Gartzia eta Eianderen doinuekin batera abestuz. Amaitzeko, Luzaideko dantzak egin genituen, fanfarrean Ion Oses tronpetarekin eta Julenen gaita batu zirelarik. Bolanteen dantzak, martxak, Gau-Ainerak jauzia eta lehenbiziko hiru polkak. Trebe, koloretsu eta alai. Dantza-luzearekin amaitu genuen igande arratsaldeko lana, eta merezitako atsedena irabazi.

Erraldoi bikote berria estreinatu dute Sarrigurenen aurtengo festetarako; dantzari bikotea. Horietako bat aspaldi Burgos aldetik zetozen dantzarietan oinarritua. Guk bi aldiz dantzatu dugu jada bertan eta beraz, gure emanaldia tradizioa da dagoeneko. Polita litzateke noizbait gugan oinarritutako erraldoiren bat ikustea. Ideia bota dugu...

Hementxe Gotzon Asin-ek hartu zituen argazki zenbait:

2016-06-12 Sarrigurengo festak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.