Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Asteburu ederra Garazin

Dokumentuaren akzioak

Asteburu ederra Garazin

Urriaren lehen asteburuan (urriak 2 eta 3) Donibane Garazin egiten duten T-Danz jaialdian parte hartzeko gonbitea luzatu zigun Claude Iruretagoiena lagunak.

Larunbatean Garazi-Baigorriko herri antzokian Nafarroako dantzen emanaldia eskaini genuen. Iruñea, Urdiain, Kortes, Baztan, Iribas, Jaurrieta eta Otsagabiko dantzak eman genituen.




Igandean berriz, beste dantza disziplinetako taldeekin batera zenbait kale emanaldi eskaini genituen, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza pirinioen bestaldeko Nafarroan karrikaratuz. Dantza talde hauek parte hartu zuten igandean:

  • Cie Leandre eta Claure: De Paseo (Katalunia)
  • Group Berthe: The Zen (Loire)
  • Dantzaz konpainia (Donostia)
  • Dan6t konpainia (Tarbes)
  • Garaztarrak dantza taldea (Donibane Garazi)
  • Erregotxopitak (Larraine)

Garaziko karrika estuak ere testuinguru ezin hobea izan ziren gure kaska, zintzarri eta ezpatendako eta plazer handiz dantzatu genuen Nafarroako beste hiriburuan, eguraldiak sobera lagundu ez bazuen ere. Edozein kasutan Ortzadarra bera ere ikusle izan genuen zenbait unetan. 

Mila esker beraz, halako asteburu ederra dantzan pasatzera gonbidatu gintuzten T-Danz-ko antolatzaileei!



Dokumentuaren akzioak

2010/11/05 13:24
Konturatzen ari naiz musikariak argazki gutxitan ateratzen direla...
Aupa txistu power!
aritz
2010/11/05 13:37
Errua argazkilariena, lagun ezezaguna!
Dena den, Beti ditugu ezpirituan gurekin! Aupa, aupa!!!!
aritz (tolosakoa)
2010/11/05 14:11
bigarren argazkia ze dantza da? txapel luze hoiek azaltzen diena?
aritz (irunea)
2010/11/05 14:31

Arizkungo sagar-dantza, Aritz:


Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.