Dokumentuaren akzioak
"Gizon haiek" Judith Argomaniz eta Dantzaz-en lan berria
Vicinay Cadenas S.A. eta Dantzaz Konpainiak Judith Argomanizek Dantzaz Konpainiarentzako egin duen sormen berria aurkeztuko dute gaur bertan Bilbon: Gizon haiek.
Sormen hau Dantzazen Aureo proiektu berriaren barne dago, eta hurrengo datetan Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da. Aurkezpena egin eta gero, solasaldi bat izango da, non koreografoa, zuzendari artistikoa eta dantzariek sormen prozesu honen sekretuak eskainiko dizkigute.
Judith Argomaniz
Judith Argomaniz Institut Del Teatren eta Maria de Avila Goi-mailako Dantza Kontserbatorioan formatu zen, azken honetan lortu zuen lizentzia eta kalifikaziorik gorena ikasketa amaierako proiektuan. Ballet Biarritz Juniorren eta Amaury Dance Companyan parte hartu du, eta besteak beste, Nacho Duato, La Macana eta Shlomi Bittonen obrak interpretatu ditu. 2012an Diego Hernandezekin batera Lasala sortu zuen, dantza eta argazkilaritza munduetatik etorritako artistez osatutako konpainia. Etengabeko ikerketan zentratzen da hizkuntza fisiko bat eta gaur egungo estetika bat lortzeko, taldea 2013tik, hainbat jaialdi eta lehiaketatan izan da aukeratua eta saritua. Besteak beste, garrantzi handia duten hauetan:
- Lehen saria eta publikoaren saria Les Synodales-Sens-Frantzian
- Lehen saria Alcobendas Hiriko IX Certamen Internacional de Danza y Artes Escénicasen.
- Bigarren saria Madrilgo III. Certamen de Danza Jovenes Creadoresen.
- Bigarren saria Sabadelleko VIII. Certamen Coreograficen.
Sormenari buruz:
La honek Gizon haiek izena du eta euskal arrantzaleen lana eta tradizioan oinarriturik dago, bai koreografia, eta baita argiztapena eta jantziak ere. Erabilitako musikak Benito Lertxundi, Pan Sonic eta Zöe Keating izango dira.
Dantzaz-ek Judith gonbidatzen du koreografo gazteak bultzatzeko bere misioaren barne. Gainera, kasu honetan, Judith Dantzazen aritu zenez, gure egiturari heldutasuna eta borobiltasuna ematen dio, gurean izandako dantzariak koreografoak bilakatuz, eta gero, gurekin lan egiteko aukera emanez.
Gizon haiek:
- Dantzaz Konpainiak Judith Argomanizekin batera sortutako lana.
- Aurkezpena: Iraliaren 4an 19:00etan. Vicinay Cadenas S.A-n (Particular de Sagarduy 5, Bilbo)
Dokumentuaren akzioak