Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz Dantzategia 4.0 auzoarekin dantzatzen

Dokumentuaren akzioak

Dantzategia 4.0 auzoarekin dantzatzen

2016/05/24 07:40

Dantzategia 4.0-ren bidez Dantzaz-ek eta Donostia Kulturak bat egiten dute lurralde bati (Donostiako Egia auzoa) eta bertako herritarrei loturiko sorrera koreografikoko prozesu bat garatzeko.

Egia auzoak berezko nortasuna du, elkarte arloan mugimendu handikoa. Bertan, auzoaren etorkizuna markatuko duten hainbat kultur proiektuk bat egiten dute. Alde batetik: Egiako Kultur Etxea auzoarekin oso lotuta dagoen arte eszenikoen sustapen lanagatik nabarmendu da, eta bereziki dantza eta mugimenduaren arteak landu ditu. Dantza programazioan erreferente bihurtu da hirian, bai eta sormen koreografikoa babesten eta sustatzen ere (beste hainbaten artean, Dantzaz berak egoitza bertan izan zuen).

Dantzaz-ek dantza herritarrengana orokorrean helarazteko zeregina du, eta horretarako, gizarteari zabalik dauden sormen prozesuak planteatzen ditu, dantza komunitatea lantzeko, eta komunitatea bera hazten eta garatzen jarraitzeko helburuekin..

Instantáneas

Laugarren edizio honetan, Dantzategia 4.0-k haratago urrats bat emanen du, lurraldearekin bat egiteko , Instantáneas deituriko proiektu koreografikoarekin. Bere sortzaileak, Amaia Dorronsoro-k, horrela definitzen du: “Jendearen artean, barealdi labur baten bila nabil. Etengabeko mugimenduan dabiltzan gorputz urduriek fotograma baten une batean denbora eten eta arnasa hartu nahi dutenen gelditasuna eskutatzen dute. Bapatean, zerbait gertatzen da, eta mugimendua moteltzen da. Espazioa magikoki irekitzen da, eta erloju baten taupada geldoa kutsatzen da, dantzarako deia eginez…

Maiatzaren 4tik 27ra arte: Argazki erakusketa: Begiradak.

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 21:00. BegiradakGorka Bravoren begirada trebeak gidatuta, dantzaren mundukoak ez diren hainbat argazkilariren begiradak jasotzen dituen erakusketa. 2015ko Dantzategian Kulbik eta Dantzaz konpainiek Egia auzoko hainbat tokitan egindako ikuskizunen begirada poliedrikoa jasotzen du. Egia K.Z.ko erakusteta aretoan, Dantzaguneak egindakoa, Egia K.Z.rekin elkarlanean.

Maiatzak 23 eta 24: Sortze lana Dantzagunean (Errenterian)

Maiatzak 25, 26 eta 27:

  • 9:30-11:00 Gazteszenako dantza gelan: beroketa
  • 11:00-13:30 Sortze lana auzoan (Martin Santos Plaza eta Nestor Basterretxea Plaza)
  • 14:30-17:30 Sortze lana Gazteszenako dantza gelan

Maiatzak 27: 

  • Instantáneas performancea 19:30etan. Nestor Basterretxea Plaza. 

Amaia Dorronsoro

Donostiko Thalia Akademian hasten da bere dantza ikasketak, Mentxu Medel-ekin. Gero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat jasotzen du, eta bere ikasketekin jarraitzen du Madrilen, Carmen Roche-rekin. Dantza eta Koreografian Goi Lizentziatura lortzen du Madrilgo Dantza eta Arte Dramatikoko Goi Eskolan. “Centro Dramático Nacional de Nuevas Tendencias Escénicas”-en lan egiten du, eta Francesc Bravok zuzendutako proiektu dezenteetan parte hartzen du. Amberes-en, Joan Fabrerekin hainbat sormen egiten ditu. Es invitada a bailar en varias ocasiones en el Festival Internacional de Danza de Basselgo “Tanz Kultur” Nazioarteko Dantza Festibalean dantza egitera gonbidatuta izan da zenbait aldietan. Gaur egun, Endantza akademia zuzentzen duTarragonan. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

dantzaz

dantzaz