Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Kolonbiako jirabirak

2007/10/25

20 lagunez osatutako taldea aritu gara joan den irailaren 21etik 30era bitartean Kolonbian dantzari. Bogotako Euskal Etxeak gonbidatuta gauzatu dugu bidaia. Beraiek izan ditugu bidaia guztian lagun eta gidari, eta beraiek antolatu dituzte eskeinitako dantza emanaldi guztiak. Bogota hirian ego...

Gehiago irakurri

Igartzaratu dugu ezpata-dantza

2007/09/11

Beasainen, 2007ko irailaren 9an.                 Zeru urdin eta garbiak ongietorria egin zigun goizean goizetik Beasaingo Loinazko San Martin plazan bildu ginen Igartzako Dantzarien I. Eguna ospatzera bertaratu ginen dantzari zein ikusle guztiei.      ...

Gehiago irakurri

Igartzako dantzarien eguna lehendabizikoz

2007/09/03

Dantza atsegin-iturri dugulako. Dantzari izateaz harro gaudelako. Ohiturak eta tradizioa bizirik dauden zerbait direla pentsatzen dugulako. Bizirik egoteko, elikatu eta aberastu behar ditugulako. Harria herririk gabe ezer ez delako. Herrikideei kultur ekarpen berri bat egin nahi diegulako. Poza ad...

Gehiago irakurri

Kroaziara

2007/07/05

    Uztailaren 14an Kroaziarako bidean jarriko gara, Zagrebeko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko asmoz.     Jaialdia uztailaren 18an hasiko da. Kroazia eta auzoko herrialdetako 20 folklore-taldez gain, atzerritar 10 dantza-taldek parte hartuko du...

Gehiago irakurri

Baita kirolean ere

2007/06/28

Orain hilabete inguru jakin genuen gure herriak, Beasainek, bazuela Euskal Herrien arteko Jokoetan ordezkaririk. "Xiba Jokoak" izenarekin ezagutzen dira, herri-kirolak, dantza eta jolasak uztartzen dira bertan, eta Bergaran jokatu zen Gipuzkoako kanporaketa, zortzi herriren artean, 4. edizioa ospat...

Gehiago irakurri

Igartzako Dantzak

2007/06/14

Aurtzaka dantza taldeak Beasaingo Igartzaren inguruan Dantzarien Kofradia bat osatzeko deia egin du. Horretarako, datorren irailak 9an Igartzan bertan ospatuko den Dantzarien Eguna prestatzeko aurkezpena egin genuen joan den asteartean, Udaletxeko Batzar aretoan, Beasain inguruan gaur egun, e...

Gehiago irakurri

Beasaingo Jaietan: Loinazko ezpata-dantza aspaldidanik

2007/05/18

Zuzen-zuzenean Aurtzaka taldearen zeregina ez bada ere, gure taldea oso lotua dago Beasainen daukagun dantza-altxor txiki honekin, XIX. mendetik hona behinipein etenik ezagutzen ez zaion Loinatzetako ezpata-dantza eta dantza-sokarekin. Tradizio hau beasaindar dantzarion sehaska dela esan dezake...

Gehiago irakurri

Beasaingo Jaietan: agintarien dantza-soka hamargarrenez

2007/05/18

Datorren igande eguerdian, San Martin plazan ikusi ahal izango dugu, 10. urtez jarraian, Beasaingo Agintarien dantza-soka berreskuratua. Aurtzakaren ekimenez eta Ikerfolk-en laguntzaz, Goierri osoan udal-agintarien soka-dantzak berreskuratzeari ekin genion orain hamar urte, Juan Inazio Iztueta za...

Gehiago irakurri

Beasaingo Jaietan: Mariren jaitsiera hamaseigarrenez

2007/05/15

Dagoeneko egin ditugu aurtengo entseguak eta prest gaude dozenaka sorgin, jeinu ta bestelako jendilaje, Muruko Damari dantzaren bidez ongietorria emateko. Badira 16-17 urte (une honetan ez dakigu urte zehatza) Beasainen Jaiei hasiera emateko zerbait prestatu nahi, eta Arrano Elkartearen proposamena...

Gehiago irakurri

ARGENTINAKO BUELTEA

2006/11/30

Urrun xamar geratu zaigu dagoeneko joan den abuztuan argentinar lurraldean egin genuen jira, baina zorrak zor, hurrengo lerrootan saiatuko gara zertzelada batzuk behinipein eskaintzen. Uztailaren azkenaldean abiatu ginen 30 lagunez osatutako taldea eta han elkartu zitzaigun 31garrena: ataundar j...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari

2023/09/30

Eskerrik asko Duguna! Gure Kofradiaren historiarako beste orrialde polit bat idazten laguntzeagatik.
Izango dira gehiago eta dantzan bizi!

Aurtzaka dantza taldea on Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du

2021/07/23

Goierri aldean oso dantzari on eta pertsona hobe gisa ezagutu genuen, baita zituen ezagutza eta izaera alai eta eskuzabala disfrutatzeko modua izan ere.
Aurtzakako lagun guztion partetik besarkada haundi-haundi bat gertukoei eta familiari.

Aurtzaka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Besarkada maitagarri bat Beasaindik Marianen eta Argiako familia handiarentzat. Dantzan bizi Marian!

Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian

2017/09/05

Dirulaguntzarik ez.
Jaialdi gehienetan ohikoa den moduan, bidaia gure kontu, baina kasu honetan bertako egonaldia antolatzaileen esku izan da, oso baldintza onetan, 6 egunez. Bertan mugitzeko autobusa ere behar izan genuen. Guztira 11.000 euro inguru, 33 pertsonen hegaldiak, materiala bidaltzea eta autobusa.

Aurtzaka dantza taldea on Karmele Goñi gogoan

2017/06/09

Bat egiten dugu Aurtzaka dantza taldetik ere, Karmeleren izaera eta egindako lan eskerga goraipatzeko orduan. Zeraingo dantza eta tradizioen berri eman zigunean, oso gogoan dauzkagu bere amonaren baserri eder horretan egindako harrera abegitsua, eta elkarrizketaren goxoa. Zerbait magikoa sentitu arazi zigun, bai kontatutako edukietan, bai bere patxadan eta hitzen jarioan.
Oso gogoan zaitugu Karmele!

Aurtzaka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak bikote!
Poztekoa da dantzari guztiontzako eta ezagunak zaituztegunontzako.

Aurtzaka dantza taldea on Igartzako ezpata-dantzarien distiran Joseba Juarez gogoan

2015/09/18

Zuek ere honen parte zarete eta izan bedi hamarkada askotarako!
Eskerrak zuei.

Aurtzaka dantza taldea on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak Sant Vicenç dels Hors (Herrialde Katalanak)-en izan gara uztailaren 24-26 bitartean, Goierriko Gure Esku Dago-ren ordezkaritza batekin batera. "Castell" antzeko giza-dorre txiki bat egiten ere ausartu gara:
 http://goierri.hitza.eus/2015/07/27/163276/

Aurtzaka dantza taldea on Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra

2015/07/24

Josebaren dantza-biografia ahalik eta osatuena egiten saiatu gara eta hemen duzue laburtuta. Inork zuzenketarik edo datu berririk eman nahi izanez gero, eskertuko diogu.

Joseba Juarez Mendizabal
1980-2014


1985. Dantza egin zuen lehen aldiz 5 urterekin, Jakintza eskolan, Aurtzaka dantza taldeko Iñaki García “Mario” irakasle zuela.
 
1986-1989. Dantza klasiko ikasketak egin zituen Beasainen Kontxi Aranburu irakaslearekin.

1989. Dantza sueltoan hasi zen Joxe Juan Ugalde irakaslearekin, eta Juantxo Urbietarekin ondoren, 1998ra arte Villabonako Martin Musika Eskolan.

1991-1994. Dantza solteko hainbat txapelketatan parte hartu zuen, txikien mailan Ane bere arrebarekin.

1993 Ordiziako Jakintza dantza-taldean hasi zen, Nati Garzia irakasle zuela.

1993-1996 Dantza klasiko ikasketak egin zituen Beasainen Kontxi Aranburu irakaslearekin.

1994-1998 Dantza solteko hainbat txapelketatan parte hartu zuen, helduen mailan Ane bere arrebarekin.

1995 Aurtzaka dantza-taldean hasi zen dantzari, Mikel Sarriegiren zuzendaritzapean. 2014 urtera arte, bertako dantzari eta dantza-maisu izan da.

1995 Bere lehen bidaia egin zuen atzerrira Aurtzaka dantza-taldean, Jakintza, Ostadar eta Iztueta taldeekin batera Bretainia eta Galesera.

1995 Jakintza dantza-taldeko irakasle eta arduradun hasi zen.

1995-2004. Dantza solteko irakasle aritu zen, hainbat eta hainbat bikote trebatuz. Baita soinu-zaharren irakasle ere.

1996 Agintarien dantza-sokako laguntzaile eta dantza-maisua Araman, 2003 urtera arte.

1996. "Dantza berriak doinu berriei jarriak" dantza ikuskizunerako "Danza con noivos" eta "Talamanttuna" koreografiak prestatu zituen, Aurtzaka dantza-taldearekin.

1997. Jesus Mari Garate dantza-maisuarekin hasi zen dantzan.

1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Itsasondon, 2001 urtera arte.

1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Zegaman, 2013 urtera arte.

1997 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Olaberrian.

1998-2000. Argia dantza-taldearekin “Zortziko” eta "Kondharian" ikuskizunetan parte hartu zuen dantzari gisa.

1998-2001. Nahia dantza-taldean aritu zen Jesus Mari Garateren zuzendaritzapean. ETBko "Olentzero Begigorri" programarako "Sagarraren Adarraren" dantzaren koreografiaren arduraduna izan zen Kimetz Larrañagarekin batera.

2000. Ordiziako Santa Ana eguneko meza nagusian Santa Anaren martxa dantzatzen hasi zen 2014 urtera arte (2005 eta 2011n ezik).

2001. Ordiziako Santanazaleen Kofradiako esku-dantzako dantza-maisu lanetan hasi zen, Enrike Lacalle eta Gurutz Ojangurenekin batera, 2014ra arte.

2002 Aurtzaka dantza-taldearen Villafranca de Bonany-ko (Mallorka) bidaia antolatu eta zuzendu zuen.

2003 Agintarien dantza-sokako dantza-maisua Ordizian.

2004 Dantza solteko ikastaroak eman zituen, Idiazabalen eta Beasainen, Izaskun Salazarrekin batera.

2004 "Goierriko" dantzen ikuskizunerako "Erromeria" eta "Inauteriko arin-arina" koreografiatu zituen Mikel Sarriegirekin batera.

2006 Argentinan izan zen Aurtzaka dantza-taldearekin. Hainbat dantza-ikastaro zuzendu zituen bertako Euskal Etxeetan.

2007 Santanazaleen esku-dantzako aurreskua izan zen.

2007 Igartzako Kofradiaren Ezpata-dantzako buruzagi eta dantza-maisu lanetan hasi zen, 2014 urtera arte.

2009 Santanazaleen kofradiako 500. urteurrena antolatzen aritu zen.

2014 Ordiziako Jaietako txupina bota zuen, Amets Bide dantza-taldearen 50. urteurreneko ospakizuna medio.

2014 Aurtzaka dantza-taldeko haur txikien irakasle hasi zen.

Aurtzaka dantza taldea on Joseba Juarez gogoan Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan

2014/11/10

Dena ondobidean han izatekoak ginelarik, pozgarria zaigu, eta ziur Joseba berari ere, sentipenez presente egon izana. Mila-mila esker San Martingo ezpata-dantzariei.
Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com